ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

ARRATS ABESTIA

 

Negar egin, negar beti hil dalako Euzkia;

ene gogo, bihotz ene, eztarri eta begia.

Mingarraztu errai orok mindu barren guztia,

ilunduta dagolako ilunpean Herria.

 

Ilunpeko abestia abesti nekezkua,

orain hontan abesten dut ilundurik gogua:

eguneko barren poza poz-argiz argitua,

nere bihotz-bihotzetik urrutirantz dihua.

 

Txorien txorrotxioak oro isildu dira;

zozo beltz txistularia joan da bere sasira:

orain bakar-bakarrikan sartalderantz begira

abesti zolien ordez dagit negar-intzira.

 

Azkatasun eguzkia joan zaigu Euskaditik,

berebiziko gaitz minak gauakin etorririk.

Ilargirik ez ortzian, ezta ere izar izpirik,

ilunpetan ilundua Aberria danetik.

 

Arramaka dabiltz orok hartzak eta otsuak,

idukiten izututa Euskadiko euskuak:

Abestu ezin ba pozki, eusko gaxo-gaxuak,

horlako estutasunen nahigabe, min ta izuak.

 

Negar egin, negar beti joan danetik Euzkia

ene gogo, bihotz ene, eztarri eta begia:

porrokatu errai oro, lehertu barren guztia,

nekatuta dagolako hondatua Aberria.

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)