ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)

 

 

NEGAR!

 

Aba gurgarri maite-maitea Espain herrian hil zaigu

ludi honetan gizagaixoak azken arnasa egin du

azken arnasa egin du.

 

Galpen haundia honegatikan Euskadi dago betilun,

eta gaixoa negar ta negar ez da isiliko gautegun,

ez da isiliko gautegun.

 

Laino beltz-beltzaz estali dira, samintasunan azalgai

Eusko Herriko mendiak eta muru-haranak ere bai

muru-haranak ere bai.

 

Ortze ederraren goibeltasunak ta itsasoaren marruak

dasate zurtze-aroan gaudela orain euskuak

gaudela orain euskuak.

 

Aba Ibero'tar adimenaren argia bezin argia

non dakuskegu, non darkikegu? Zoritxarrezko zoria,

Zoritxarrezko zoria!

 

Aberriantzat hil da gizona jakintsua eta ernea,

gizon haundia, gizon azkarra, gizon beldurrik gabea,

gizon beldurrik gabea!

 

Euskerarentzat ez du bizmenik langile zintzo-zintzoak

ez du ikasiko gehio euskerik... Hil dira Abaren asmoak!

Hil dira Abaren asmoak!

 

Hauxen bai dela atsekabea, hauxen bai dela nekea!

Aberritarra, dagizu negar; negar, euskerazalea

negar, euskerazalea!

 

Itzali dira Goizpargileren bihotz gogoko su-garrak?

Nork dagizake orain gu-aldez hark bezelako indarrak

hark bezelako indarrak?

 

Euskera piztu, Euskadi jaso, etsai gaiztuak eraitsi:

Ene Ibero'tar zure asmoa, nola zu gabe iritsi,

nola zu gabe iritsi?

 

Uda ederra kendu eta betor udazken gaitu-gaitua,

alargun-jantziz jantzi dedilen Euskadi gaixo-gaixua,

Euskadi gaixo-gaixua!

 

ABESTI EUSKOTAR BATZUK
Erramun Astibia

Erramun Astibia «Errenderi Aba» (1881-1916) Idazlanak
(edizioa: Elixabete Perez Gaztelu)