www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

SUPLEBANT BAT DERAUKU

 

Suplebant bat derauku jaun batek igorri,

Zahar gazte guzien bihotz-altxagarri;

Obligazio dugu guziek jaun horri,

Zeren lothu izan den obra ederrari.

 

Muziu Iribarren gure erretora!

Inoranten argitzen derama denbora,

Jaunak kreatuia du hortakotz mundura.

Izpirituz lanean ari da ardura.

 

Rolandoren denboraz hasi da mintzatzen,

Mahumet nola zuten gerletan lehertzen,

Eskualduna hastetik formatuia baitzen.

Obra berak baititu oraino segitzen.

 

Bere marka eman du leku bakhotxari:

Baxenabarren hasiz Zibero-Gainari,

Laphurdi probentzia eta Nafarrori,

Gipuzkoa, Alaba, Bizkai Ederrari.

 

Hango sujet handiak eman tu lerroan,

Zer obra egin duten zireno munduan;

Guziak aiphaturik nor bere gradoan,

Azkeneko sartu da koblen presiuan.

 

Muziu Zelhabe da primako lehena,

Bertsulari guzier nagusitu dena;

Hanitzek hartu dute sujet hortaz pena,

Bainan gauza hori zen zuzenaz harena.

 

aurrekoa hurrengoa