SARAN EGUN BADUEN
Saran egun badugu bertsulari hanitz:
Katxo uztaritztarra, Beskoitz-ko Felitz;
Betiri jatsuarra, hortik dago irriz;
Xetre Hazparnekoa, partida nik aldiz,
Anibar arin hiz;
Zuraidarrak berriz
Muske erakuts erhiz,
Xara mintzo lodiz,
Otxalde kantugile, zahar ez balitz!
Otxalde, sortuz geroz, da bidarritarra,
Hanitzek dakitena, guarda zaharra;
Oraino bizi baita, ez du solas txarra,
Indarrez ahul eta gorphutzez meharra,
Konkortu bizkarra,
Eztitu sukharra,
Galdurik indarra,
Ez hala beharra,
Deskantsuan derama bizi ondarra.
Zaharretarik badut gauza hau entzunik:
Ez duela urguluak efetu onik;
Arropa merkeena dela kharionik,
Eta karioen hura azkenian merkenik;
Botigan badut nik
Kalitate finik,
Parisetik jinik,
Zuentzat eginik
Jauntzazue, ez baitu josteko lanik.
|