www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

LURREKO ENE BIZIA

        (1865)

 

        Lurreko ene bizia

        Nola juan dudan guzia

        Esplikatzen niz hasia:

Mundu huntarat izana bainiz gauza tipitik jautsia.

        Han zen Jaunaren grazia,

        Aitamer Berak utzia,

        Hartaz izan niz hazia.

 

        Ene aitamek hasteko

        Kargua zuten hazteko,

        Jainko legean sartzeko.

Egin ahalak egin dituzte ni gizon atheratzeko,

        Hetan etsenplu hartzeko,

        Kostuma txarrak uzteko,

        Etzauntala dolutuko.

 

        Bainan nik guziez irri,

        Ez nuen behatu nahi

        Heien kontseilu oneri;

Asko abisu eman derautet ni nahiz uros ezarri,

        Trufatzen nintzan orori,

        Ohartua munduari

        Hartara nahi erori.

 

        Gazterik nintzan airatu,

        Libertizionia maitatu,

        Gogoa hartan finkatu;

Gaztetasuna behar baitugu zoin gur'aldian pasatu

        Nik ez dut hanitz gozatu,

        Laster bainuen trenkatu,

        Kordak lephotik nu hartu.

 

        Gazterik lothu kordari,

        Ez nuen bertzerik nahi,

        Baizik kargu eder hori.

Geroztik hunat pena guziak ene gainerat erori.

        Lotsaturik nintzan jarri,

        Eta hobendun nihori,

        Ezin mendeka nehori,

 

        Zer egin dudan munduan,

        Idukia dut buruan

        Emaiteko liburuan;

Hogoi eta hamalau urthe eman ditut zerbitzuan.

        Fidel gobernamenduan;

        Arranda orai eskuan,

        Jin baitzaut behar orduan.

 

        Arranda horren partetik

        Orai ez duket faltarik,

        Gainerakoa ez dakit:

Ethorkizuna eman behar dut begien bixtan lehenik:

        Adin handia batetik,

        Eritasuna bertzetik,

        Zahartzeak ez deus onik.

 

        Orai hari niz zahartzen,

        Gorphutza ere flakatzen,

        Lurrak bere nu tiratzen;

Ene bizia egun guziez bethi tonbarat hurbiltzen;

        Hortaz nizanian orhoitzen,

        Bihotza zeraut tristatzen,

        Azken orenak lotsatzen.

 

        Ene azken orenean,

        Heriua jinen denean

        Justu izanen niz agian,

Ama Birjina jar dakidala en'arimaren guardian,

        Jaun Ona bertze aldean,

        Kurutzia bien erdian,

        Jujatuko nizanean.

 

        Orduko jujamendua,

        Arima badut justua

        Oi, zer kontsolamendua!

Jainko jaun Onak emaiten badaut guzien barkhamendua,

        Gozaturen dut zerua,

        Berak hitzeman tronua,

        Sekulako deskantsua.

 

aurrekoa hurrengoa