www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

KHILO-EGILEAREN KANTUAK

 

Amikuzeko Gilen khilo egileak

Etxetik khendu ditu bere langileak:

        Sehi maiteak!

Zeren galdu dituen irabazbideak.

 

Ez dezake nehun sal kilho-ardatza,

Nagusitu baitzaio galtzerdi orratza,

        Moko xorrotxa!

Ez da izertu nahi oraiko neskatxa.

 

Elhe biltzen dabila, galtxoina eskuan,

Laneko gogorikan ez baitu buruan,

        Alfer moduan!

Oihal guti emaiten kutxaren xokhuan.

 

Gazte irule guti da Eskual Herrian,

Bat ez dugu ikhusten khiloa gerrian,

        Athe hegian,

Oi, zer prendak horiek saltzeko ferian.

 

Oraino zonbait bada xaharño hoietan,

Iruten hari denik berant arratsetan,

        Bihotzminetan!

Hobek ez lagunduz behar orduetan.

 

Askotan altxatzen da amasoren boza,

Bainon ilobak ez du hartu nahi untsa,

        Lanerat lotsa!

Arantze gabe nahi bailuke arrosa.

 

Amak goizean oihu: jeiki hadi haurra;

Ez deia aski luze hiretako gaua?

        Har zain haintzurra!

Itzuli beharra dun baratzeko lurra.

 

Alabak arrapostu ohetik gostura:

Bego bihar artino haintzurtzeko lurra,

        Arte laburra,

Zeren juan behar bainiz egun merkhatura,

 

Zuri galdatzen dautzut, izeba Maria,

Hea lakhet lekhu den gaztentzat hiria;

        Hain da egia:

Hara juaiteko badut hainitz gutizia.

 

Horra nora dabiltzan oraiko neskatxak;

Lur lanetako dira sobera beratzak,

        Oi, alfer hotzak!

Akhabo eginen du laster laborantzak.

 

Neskatxa, gazte deno, itxuraz da abil,

Esposatu berrian, jaunarentzat umil,

        Ondoan zarphil!

Galtzetako zilhoak erdirat ezin bil!!!

 

aurrekoa hurrengoa