www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

KHANTU BERRIAK

 

Hizkuntzetan lehena nundik zen athera?

Hori dakienikan munduan othe da?

Eskualdunak zirenez Adam eta Eva,

Hoi erran dirona da Jainko Jauna bera.

 

Eskuara zen, iduriz, lehenik munduian

Hortaz mintzo baitziren Noeren barkuian;

Lurra ikhus orduko, mendi inguruian,

«Hara! Hara!» zioen eskuaraz orduian.

 

Babel dorreaz geroz kasik ahantzia,

Aita Noek beiratu orhoit zen guzia;

Hori baita arrotzek ezin ikhasia:

Gure aurkhian dute bertzek ifrantzia.

 

Eskuara bertzetarik duzu aintzin gibel;

Bainan gu hortan gaude bethi danik fidel;

Hortaz mintzatzea da guretako eder;

Hau bera dirostegu heldu diren haurrer.

 

Aiphu emaiten diot Eskual Herriari,

Baxe-Nabarren hasiz, Xubero gainari,

Laphurdi, Probentzia eta Nafarrori,

Gipuzkoa, Alaba, Bizkai ederrari.

 

Ez dira Frantziako lur hoien erdiak,

Zathituak baitira bortzetarik biak.

Lur guzienak ditugu, aberats mendiak,

Hautan egiten dira hazkuntza handiak.

 

Eskual herria duzu hanitz maithagarri;

Hemen badugu ogi, arno ta haragi;

Osasunaren dako airea da garbi;

Zer deskantsuan gauden hortan da ageri.

 

Lur hau gure ait'onek zuten hautatua,

Etsai gaixtoetarik hazkarki zaindua;

Nahiz bi aldetarat dagon zathitua,

Amodioak dauka batera lothua.

 

Berrogoi mende huntan Eskual Herrietan

Jende bera bizi da hanitz guduketan,

Etsaiak izan dira, bainan alferretan,

Beren hezurrak utzi dituzte lur hautan.

 

Sartzen zen bezain sarri lur hortan Moroa,

Aitek egiten zuten batasun osoa;

Heien gainerat zalhu hedatzen besoa,

Hunki hau etsaientzat ez baitzen goxoa.

 

Herkulen pare ziren Kantabre zaharrak;

Bihotzez ezti eta berthutez hazkarrak;

Oro izitu ditu hek zuten indarrak;

Amorrik ez du egin nehoiz menditarrak.

 

Fedean hazkar ziren gure arbasoak,

Bere bizi guzian zuzenbidekoak;

Eta hartan altxatu beren ondokoak,

Hortaz laguntzen gitu gu bethi Jainkoak.

 

Zeru lurren Jabea, zuri oihuz gaude

Deusetan ez baikira laguntzarik gabe;

Heier bezala guri iguzu fagore,

Hori galdatzen dugu ondokotzat ere.

 

aurrekoa hurrengoa