www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

SOLDADO ONDOAN

 

                                Enperatrizari

 

Sortzez eskualduna eta soldado xortetik,

Gerletara joan nintzen ait'amen aldetik;

Nigarrez maiteño bat herrian utzirik,

Ez zuten uste berriz ni ikus bizirik...

Soldado on izan naiz ez dut urrikirik.

 

Lehenbiziko sua hantxet Italian,

Froatu izan nuen Magenta zubian;

Lerro osoak zoazen lurrerat aldian;

Enperadorea zen han gure erdian:

Harentzat hilen ginen guziak lorian.

 

Majentaren ondotik, gero Solferino:

Hain su bizirik ez da izan egundaino:

«Gur'Enperadorea, biba zu oraino!»

Han ere suharrago baitzinen gu baino,

Etsiak arras amor eman arteraino.

 

Bolboraren lanoa altxatu denean,

Napoleon, galopan, ezpata-eskuan,

Begiak erabiliz bere inguruan

—Nun da etsaia? —dio— joan deia airean?.

—Horra nun den ihaurri, etzana lurrean.

 

Erromatik entzun da oihu bat Frantzian:

Manduler batzu dira hasi errabian,

Gure Aita Saindua bortxatu nahian;

Bainan indarra urthu laster bihotzean,

Frantziako bandera agertu denean.

 

Erromatik Frantzian berriz sarturikan,

Amiens-en nindagon, izurrite hartan;

Herioaren eztaiak jastatu tut nik han,

Harekin hari ginen guziak borrokan:

Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan.

 

Bere palaziotik entzunik berria,

Huna Enperatriza, zalhu ethorria:

Eriz eri dabila... zer ikusgarria!

«Iduri aingeru bat Jaunak igorria,

Zure ganik zonbatek ez dugu bizia!».

 

Sei urtheren buruan, jin zautan orena,

Aspaldian Jaunari galdatzen nuena;

Ene herri maiterat naiz alderat jina;

«Urtzo begi urdina, hain fidel egona,

Orai aldean zaitut espos hein bat ona».

 

Haurretik maithaturik Jaunaren legea,

Bethi baliatu zait prestu izaitea.

Ongi zerbitzaturik Enperadorea,

Badut ohore frango, badut gurutzea...

Bide beretik habil hi ere gaztea.

 

aurrekoa hurrengoa