www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

CARNOT PRESIDENTAREN HERIOTZEA

 

Presidenta juan zauku aurthen Lyonera

Hango populuari agur egitera;

Jende hanitz jina zen, entzunik, bidera,

Hari bihotzetikan esker bihurtzera.

 

Hirian zen ibili guzien artean,

Bere adiskidekin karrosan airean...

Biba Carnot! oihuka guziek batean,

Etzen atsegin txarra haren bihotzean.

 

Bozkario handitan bihotza zabaldu,

Aita on bat bezala hura da mintzatu:

—Populuak behar du niganat hurbildu,

Guzieri nahi dut eskua tinkatu.

 

Alde orotarik jin jendia ospeka;

Karrosaren inguru oro ezin koka.

Gaixtagin batek dio kolpe tzarra bota,

Eta ments gabe utzi puñalaz jo-eta.

 

Ohartu bezein sarri, Prefeta altxatu;

Gaixtagina jo batez lurrerat etxatu;

Han zuten berehala gathez estekatu,

Bertzenaz nahi baitzen ixil eskapatu.

 

Zauri hura ikhusi zuen medikuia

Ilhun jarri zen, arrunt gogoetatuia,

Zeren puñala baitzen barnegi sartuia,

Hain zen izigarria, ezin sendatuia.

 

Mundu guzia eman nigar marrasketan,

Deus onik ez ikhusiz Presidenta baithan;

Mediku aipatuiak ziren ikharetan

Beldurrez zakioten hil beren eskutan.

 

Zauria lothu eta aphur bat eztitu;

Aphez baten hitz onak gero entzun ditu,

Giristino zelakotz haurretik izatu,

Jaunaren aintzinean bakean agertu.

 

Gizon prestu, zuzena zen guziendako;

Harek egin ongia ez da ahantziko;

Haren heriotzeaz gira orhoituko;

Kanpotarra behar zen puñalaz jotzeko.

 

Italiako seme, Lyonerat jina,

Frantzian hik eman duk dolu hanitz mina.

Gizon bihotzgabea, itsu gaixtagina,

Ez duk hiretzat aski urkhabeko fina.

 

Azken hitz bat zuretzat, gobernamenduia;

Gaixtaginez hari da bethetzen munduia;

Har zazu indar eta hazkar animuia;

Nausitzen ez utz etsai madarikatuia.

 

aurrekoa hurrengoa