www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUÑEKO FERIETAN

 

Iruñeko ferietan Iragan San Fermietan,

Ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan;

Merkhatu eder bat zautan, zaudelarik bi lerrotan.

 

Bat zen pikarta-xuria; hartan bota dut begia.

Andaluzak egin zautan bi untz-urheren galdia,

Eskain orduko erdia, harzak, hire duk zaldia.

 

Han nintzen arrapatua, aginduaz dolutua:

Urruntzeko izan banu hirur arditen hua,

Gizonez inguratua, iduri preso hartua.

 

Zeruko Jainko Jaun ona! Zerk ekharri nu ni huna?

Andaluz bat zazpi urthez presondegian egona,

Laburzki mintzo zautana: «Konda niri hitzemana.

 

—Jauna, nahi dut pagatu, bainan lehenik miratu.

—Zaldiaren miratzeko denborarikan ez duzu;

Orai soma kondazazu, gero miratuko duzu.

 

Han nintzan plaza bethean, jende hainitzen artean:

Gogoeta hau egin nuen orduko estremitatean

Bertze nunbait pasa niro jaun hori puñal batean.

 

Eman orduko khondua, eztitzen hasi mundua.

Garistutik hartu nuen delako behor mainkua,

Emanik behar dirua, hustua bainuen lekhua.

 

Utzirik bide ederra, hartu dut oihan bazterra:

Zaldia nuen desferra, begi batetik okherra:

Usu soinatzen kitarra, eztularekin uzkerra.

 

Belategiko bentetan pasatu nintzan andetan;

Ahal bezala arribatu Urdazubiko errekan.

Zaldia sarthu portetan, athera nuen khordetan.

 

Nunbaitik argi aldera, arribatzen niz etxera.

Nere endrea ethorri zaut argiarekin athera;

Jarri behorrari beha, ez baitzen kontent sobera.

 

Horixe da behor txarra, eta bertzalde xaharra,

Hortan gastatu dautazu familiako beharra?

Bi sosetan sal nintzazke zaldia eta senharra.

 

Ixilik zaude, Andrea; joan ez dakidan zaldia!

Bele eta arranoak borthatik daude guardia,

Othoi, hil zazu argia, hunat ez diten abia.

 

Ixilik zaude zu ere, gezurrik khondatu gabe,

Bele eta arranorik bortan ez baita batere:

Eginak gira gu ere estofa on baten jabe.

 

Plazan zutenean ikhusi, nahi zautaten erosi;

Tratuan bainitzen hasi, ez zuten emaiten aski;

Ez nuen eskutik utzi, ume bat behar du hazi.

 

Jinen den ume berria, behor edo zamaria,

Eginen baitut guardia, denez ama iduria;

Heldu bada handia, oi zer primako zaldia.

 

aurrekoa hurrengoa