www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritar nekezaleentzako eskolia
Juan Jose Mogel
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan, Juan Jose Mogel. Apraiz, 1816

 

aurrekoa  

HISTORIJAREN AMAIJA

 

Jabierrek emoten ditu emen bere aitaren
azkeneengo egun, ta eriotzako barrijak.

 

        Amaiturik emaztiaren honraak, alde batera iste arren luurreko arduraak, arimakuei bakarrik begiratuteko, egiñ eban aitak testamentuba, ta erabagi zituban bere gauza gustijak. Ez zituban gura izan itxi arazu oneek, arimakuak ardurarik asko emon oi dabeen azkeneengo geisorako, ta kendu gura izan zituban, sarri, ezer egin baga, usterik gitxieenian illda, gelditu oi diran auzi, ta atralakeen peligrubak. Bizi zan, alargun egiiazko baten garbitasun, humilldade, ta birtutiakaz, egiñik gustieen exenplu. Irurogeta lau urtekua, artu eban kalentura gogor, geldi geldi oiñeen ganian ebillela sikatuten eban batek. Medikubak agiñdu eutsan ibillteko, ta neu izan oi nintzan bere pasietako laguna. Ez jakon arrezkero berba bat entzuten luurreko gauzeen gañian. Ahi, neure seme maitia ziraustan: ez da bardin esatia, entzutia, ta penseetia, zeiñda urretik begiratutia eternidadiari, eriotzako ateetara elduten danian gizona. Zeiñ ona dan konzienziako bake, ta garbitasuna! Zenbat esker daukadan zer emon Jangoikuari, bere grazijakaz, aurkituten nasalako kezka baga! Egun baten ginoiazala, arbola arteko kerizpe batetik, asi jatan esaten: ezagututen dot neure semia, etxeko gustijok zabiltzala ni osatuko nasalako esperantzeetan sartu nairik, baña deustazun amodijua gaitik dirautsut, ez zaitiala arren dendatu kendu nai izaten neure gogotik daukadan pensamenturik gozueena, zein dan eriotzia. Ahi, zeiñ errukarrija dan, nai ta ez etorri biar daben gauza bat beti gogotik kendutian bere biotzeko atsegiñ, ta bagia imiñten dabena! Eta zelan uts egiten dabeen onetara lagunduten deutseenak bere arimako kaltian! Adiskidetasun ta amodijo zintzuak ez dabee biar engañurik. Berbakuntza oneetan giñoiazala eldu giñan baso arte baten eguan hermita zaar, denporeen baten parrokija izanikora. Oraindik aurkituten ziran sepultura, ta difuntubeen azurrezko erlikijareen batzuk, ta esan eustan: Ara neure semia, nora etorri oi nintzan jakiturija ikasten, bakarrik etxetik urteten ikusi oi ninduzun askotan. Leku onetako isilltasun, ta batutasunak, baketurik zentzun ta pasinoiak, presteetan ebeen nire arimia alkanzeetako, munduko builleen artian letraubagei ezkuteetan jakeezan jakiturijako argitasunak. Emen, neure artian, igaroten nituban irakurrita neukazan erlijinoe santuko gauzaak, ta zurtuten nintzan ezin geijago gomuntaubagaz, egozala gizonak, Jesusen mandamentu santubak desprezijau, eriotza ta eternidadiagaz aaztu, ta munduba ainbeste maite ebeenak. Sepultura, ta azur oneei egiten neutseen itaune asko luurreko banidade, ta aragijaren atsegiñeen gañian, ta neure biotzak artuten eban eurak ganako gorrotuagaz, alizatera batuko nituban leku onetara mundubaren seme alaba maite gustijak, testigu mutu onen aurrian itaune batzuk egitera. Ahi! Zer dago munduban zer aillagiña maitetu? Zer dauka gizonak zeri ainbeste arrotu? Eta, onetan amaitu biar dabeela mundubaren ospe, soñu, baralla, ta lora gustijak! Azken au izango dabeela erregiak! Emen ezkutau biar dabela laster gizon andijeen izenak! Ona biar dabeela, egun gitxi barru, emakume edergura, apaiñdu, ta arruak! Errazoez Salomonek, munduko atsegin, ta ondasun gustietatik igaro ezkero, esaten deusku, ez ebala aurkitu euretan, ezpada engañuba, ta azkenik espirituko mingotxtasuna. Ordutik laster gelditu zan oian jagi ezin zan moduban, ta ill osuak igaro zituban beti konseju onak emon, ta eternidadian penseetan. Gatxak, ta oe luziak zauritu eutseezan aragijak, ta noisian beiñ artuten ebeen dolore aldi andijak, baña bere pazienzija, ta alegrijak zurtuten zituban ikusten ebeen gustijak. Egun baten ikusirik malkoz bete jatazala begijak, esan eustan exenplu au: Soldau bat kazaan ebillela, pistija baten ondoren urreratu zan baso illun batera; Entzun eban soñu, ta kanta ain ederra, zeiñda sartu zan barrura, jakiñ nairik nor ete zan kantoria; baña zurtuta gelditu zan, aurkitu ebanian luurrian etzunda gizon bat burutik biatzera lepraz josita, aillagiña zauri, ta llagaz ustelduba, zeinda jausten jakozan aragijaren zatijak. Itandu eutsan Soldaubak norena izan ete zan berak entzun eban kanta eder, ta alegria; ta erantzun eutsan beria zala. Zelan, dirautso soldaubak, zelan ainbeste pena ta miserijaren artian alegrau ziñaindez sioñu aiñ ederrak kanteetako? Geisuak erantzun eutsan: Nik Jangoikuagana juateko daukat enbarazu bat, ta da bitaartian daguan luurrezko orma bat, zeiñ dan nire gorputz ustela; ikusirik bada zatika jausijaz doiala orma au, alegrau, konsolau, ta gozatuten nas, laster neure jaubiagana igaroteko esperantziagaz, eternidadeko glorijeen herederu izatera.

        Urreratubagaz eriotzia igarten jakon geituten jakola poza. Artu zituban sakramentu santubak konfesoria zurtuten eban debozinoiagaz. Konfesau, ta komulgau zan bein baño geijagotan, geiso luziak leku emon eutsalako. Komulgeetan zanian, luzaro geldituten zan bakarrik gelaan, iñor bere sartuten ez zala berak dei egiñ artian. Orduban esan oi zituban berbaak, batez bere Jangoikuaren amodijuaren gañian, agertuten ebeen bere biotzeko berotasuna. Egun baten, deiturik gustioi batera, esan euskun. Neure seme maitiak, eriotzako horduko berbaak, geijeenian oi dabee indar modu bat, josita legez geldituteko entzuleen biotzetan. Ez dago eriotzako horduban txantxarik. Esan lei, arimiak berak geijago berba egiten dabela miiñak baño. Egiijak urten oi dau orduban zintzo zintzo, ta garbi garbi. Dirautsubeet bada biotz biotzetik: Ondasunik andijeentzat gordeetako beti Jangoikuaren billdur santuba. Arerijorik andijeentzat pekatuba. Parkatuteko projimuari injurija gustijak Jesusen amorez, errukituten zareela eureen argaltasun, ta uts egitiakaz. Maitetuteko projimo gustijak, begiratu baga eureen esker on, edo txaarrera, ezpada Jangoikuak geuri deuskun amodijora, ta eskintzen deuskuzan sari amai bagetara. Biotz bigun, ta esku zabalak eukitekom, batez bere pobriakaz. Eleisa zale, ta mundu gorrotokuak izateko, ta alan erakusteko mendeko gustiei, esa mesei jaramon baga. Azkenik, bizi izateko, eternidadian damuko ez dozun moduban.

        Artu eban laster konkortasun batek, ta egon zan alan horduren baten. Ikusirik edegi zitubala begijak urreratu nintxakon edaari bategaz, ta ozta aituteko berba motelagaz esan eustan: Neure semia, ez dot biar beste gauzarik neure Jangoikua baño. Urreratu eban ezpanetara, beti eskuban eukan Santo Kristua, ta bere laztan gozuan emon zituban azkeneengo arnasaak, beti opa izan, ta Jangoikuari eskatu eutsan moduban.

aurrekoa