www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritar nekezaleentzako eskolia
Juan Jose Mogel
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan, Juan Jose Mogel. Apraiz, 1816

 

aurrekoa hurrengoa

HISTORIJAREN JARRAIPEN,
TA ERAKUSTE ALDI II
 

        Jaio jakeen senar emazte onei seme bat, ta ez da erraz aituten emoten eureen poza, ta Jangoikuari emoten eutseezan eskerrak. Beriala prestau ziran bautismorako billaturik exenplu, ta doktriña oneko Aita-besuetakuak. Imiñi euseen Luis Gonzagaren izena, ta eleisatik etxera ekarri ebeenian daruako Senarrak Emaztiari, ta dirautso:.

        SENARRAK: Neure emaztia, ara nun daukazun Zeruko Aingerubeen irudirik bizijeena. Nok konsidera daike, zurtu baga, zer dan arima bat bautismo santuba artu ezkero? Konsagreetan dau espiritu Santubak Trinidade txito Santiaren tenplutzat; Jesusek artuten dau bere pasinoe ta eriotza odoltsubaren seme barritzat. Ara bai emen, nun daukagun geure mendian Zeruko zorijontasun amai bageen herederu egiazkua; Jangoikuak maite daben bere irudiko Kriatura, ta pekatubaren loi, edo norban baga aurkituten dan arima, Zerubak ta luurrak baño milla bidar ederrago dana. Besuetan daukazun seiñtxu ori da Santu bizija. Illtia baño falta ez dabena Jangoikuaren arpegi ederra ikusteko. Bere arimia ikusi al bagiñai Eguzkijaren onduan ifinita, onen argitasuna begitanduko litxakegu iluntasuna, beriagazko. Oh! ze tesoru andija geldituten dan gure kargura!

        AMAK: Laztandurik seintxuba, ta pozezko malkuakaz bere matrallaak bustiten eutsazala, diño: Ondo dakit neure semia, entzun ditudan gauza guztijak utsak dirala, aituten emoteko zure arimako edertasun miragarrija. Jangoikuaren itxuria zara, ta ez daukat zer esan geijago. Baña geure erruz, ta ardurarik ezaz, galduko bazenduz edertasun, graziazko doe, ta miserikordija orrek; ze arpegigaz agertuko giñaindez Jangoikuaren aurrian, zure kontuba emotera? Oh! juizio zuzena! Juizio ziatza, ta aiñ ondasun andijei jaokeena! Juizijo, ezin esan beste guraso kondenaurik daukazana.

        Andik egun batzubetara, osatuta laster, juan zan eleisaan sartutera, ta emonik eskerrak Jangoikuari, esan eutsan orazinoe au: Jaun gustieen Jauna ta Jangoiko bakarra, ara emen zure kriatura maite, ta nire erraijetako frutuba. Zeuria da, ta artu egizu zeuretzat betiko. Ez arren itxi, Mundu, aragi, ta Demoniuaren lazubetan jausten zeure odolagaz erosi, ta librau zenduban arima au. Ah! nire eska-bidiak, baleukee ainbeste indar zure aurrian, zeinda euki ebeen Doña Blanka Erregiña Franzijakuarenak, esan ebanian bere seme Luis gaitik: naijago zendukedaz, neure seme maitia, illda ikusi, zeiñda jakiñ zeure bizitza gustijan pekatu mortal bat egiñgo dozula. Oh! berba biotzetik esan, ta ondo entzunak! Bada euren frutuba izan zan San Luis Franziako Errege inozente, ta andija. Nik bada barristau nai deutsut eskabide a bera, ta entzun nagizu arren, zeure ontasun, ta amodijua gaitik.

        SENARRAK: Badakizu naturaleziak berak ameei emoten deutseena obligazinoe modu bat, al badabee, ta kalte andireen bat ezpajatorkee, azteko eureen ugatzagaz seiñtzubak.

        EMAZTIAK: Bai, badakit, ta ezpaneki, animalijaak eurak exenplu bizijakaz arpegijan emongo leuskedee neure uts egite, ta alperrerija. Neuk bada, Jangoikua lagun dodala, aziko dot neure seiña.

        SENARRAK: Andraak oi ditubee uts egitiak, seiñak azteko denporaan; dala, eurakaz leleengotik oian eratzotiaz; sarri jazo da, ama luak artu Oian, ta giraren baten seiña azpijan itotia; orregaitik enkargeetan da beintzat leleengo urte betian, ez eratzoteko seiña nor beragaz oian. Dala, nun nai bakarrik seiñak istiaz, animalijeen batek galduteko arriskubagaz; dala, seiñaren osasunaren kalteko alimentubak eureen erruz emonagaz.

 

aurrekoa hurrengoa