www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritar nekezaleentzako eskolia
Juan Jose Mogel
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan, Juan Jose Mogel. Apraiz, 1816

 

aurrekoa hurrengoa

ISTORIJAREN ASIERA
TA ERAKUSTEALDI I

 

        Juan Baserriko seme bertan jaijo ta azija, Etxaguntza andi baten jaubia biz izan zan txikitatik Jangoikuaren billdur Santuban. Ai-llagiña zaletu zan liburubetara, zeiñda biar arte, ta jaijegunetan euretan billatuten eban bere atsegiñ gustija. Eukan Osaba, Sazerdote txito jakitun bat, zeñek, ezaguturik bere lobiaren entendimentu iratzarri, ta ikasi naija, lagunduten eutsan asko liburubak ondo aitutera, ta bere guraarijetan aurreratutera. Alan Juanek estaduba artu orduko, irabazi eban bere birtute, ta jakiturijaren entzute, edo fama andija. Jangoikuak alan nairik, ezkondu zan Franziska eritxon Neskatilla honesta, garbi, ta doktrina onian aziriko bategaz, ta beriala asi zan emoten bere jakiturijaren, irakurriko dituzun, lekzinoiak.

        SENARRAK: Ez dago neure Emaztia guretzat beste azkenik, betiko salbazinoe, edo kondenazinoia baño. Munduko bizitza laburrian irabazten doguna izango dogu geroko amaibagaan. Bada gure ardurarik andijeenak izan biar dau, alkarri lagunduta, geu, ta Jangoikuak emoten deuskun familija bere betiko Erreinura zuzendutia. Estadu gustietan egiñ biar da indarra Zeruba irabazteko, ta dirianeentzat da zabala Infernurako bidia. Jangoikuak gizon gustijei imini eutseezan bere mandamentu Santubak gorde egijeezan salbau nai beebeen, baña gure estadubari iraatsi eutsazan beraarizko beste obligazinoe asko, ta astunak. Alkarreganako leijaltasun, amodijo garbi ta bake andi bat, familijaganako exenplu, doktriña ona, ta eureen bizimodubaren ardura edo kuidadua dira guri eskatuko jakun kontu ziatz, ta estubaren zimendubak. Jangoiko justu, zuzen, gustia dakusana, ta ezer aaztuko ez jakona da estadubak gizonen artian itxi zitubana, ta imiñi eutseezana bakotxari bere bizi modurako legiak. Izanik bera gauza gustieen egillia, da gustieen jaubia. Ezin esan lei bestek ezer gaitik, au edo beste gauzia neuria dot, nai dodana egiteko, zerren gustija dan berak emona kontu, ta errazoioa eskatuteko. Familija da Jangoikuak gurasueei emoten deutseen luurreko ondasunik andijeena bere lege Santuban azteko obligazinoerik estubenagaz. Gurasueen erruz, dala doktriñarik ez erakutsija gaitik, dala exenplu ona ez emonagaitik, dala eureen bizi modubaren ardura zuzen bat ez eukija gaitik, dala peligruzko lagun, ta Okasinoietatik aleginez ez alde eragiña gaitik, galduten bada familijako bat edo baten arimia, gurasueen gañian izango da aren erru ta kontuba. Ahi! guraso zorigaistoko JesuKristoen odola desprezijeetan dabeenak! Esan gura dot. Jesusek emonik bere odol, ta bizitzia arima gustijak, ta bakotxa gaitik, iñor kondena ez zedin gustijak salbau zitian, ta erbestetu zedin pekatuba mundutik, negargarrizkuak dirala guraso errukarri, pensau baga ondo, zenbat balijo dabeen eureen mendekuen arimaak, zenbat kosta jakozan Jesusi, ta zer injurija emoten jakon pekatu-bagaz, azten ditubeenak Mundubaren, ta pekatubaren legian. Zer erantzungo ete deutsee Jesusi erakusten deutseezanian bere buru arantzaz inguratuba, esku ta oiñ ultzez josijak, espalda azotez edegijak azurrak agertu artian, bere biotz Lantziagaz edegija, gustija arimaak gaitik?

        EMAZTIAK: Ori gustijori egiija da, baña egiñ arren gurasuak alegiña urten leijee deungaak seme alaba, ta mendekuak.

        SENARRAK: Alan da, baña Jangoikuak ez deutsee gurasuei artuko urteten dabenaren konturik, eurak gaitik urteten ezpadau. Guraso ardura baakuetatik urten lei seme on batek, ez eskerrik gurasuari, ta orregaitik kastigauba izango da eureen ardurarik eza, Santa Barbara ta beste asko dagoz Zeruban, ta eureen gurasuak Infernuban. Guraso onetatik bere urten lei seme deungiak, baña eureen aldetik dan gustija egiñ ezkero, ez jakee errura ezarriko, ta bai sarija emon eureen alegiñak gaitik ondo urten balebee legez. Dabid errege Santubak ez eban ezer galdu Absalon bere semiak deungiak urten ebalako, ta daukaz glorija andijak Zeruban bere aldetik emon eutsazan doktrina, ta exenplu onak gaitik. Es zan aprobetxau Absalon, iges eban bide okerretara, ta bera kondenau zan. Baña baldin ondo azita bere urteten badabee seme alaba deungaren batsuk; zer izango da, ondo azten ezpadira? Zer eureen libertadian isten badira, lagun deunga pekatuko bide, okasinoe ta peligrubak galerazoten ezpajakeez?

        EMAZTIAK: Eta zer egiñ biar dabee gurasuak familijakoren batek edo geijagok deungaak urteten badeutsee?

        SENARRAK: Otsein, edo serbitzarijak badira, ta onian ez emendau, bota etxetik, eureen gurasuei esanda. Seme alabak badira, genijo, edade, ta zirkunstanzija gustiei begiratuta, edo ondo esanda, edo zigorra erabillita, zematuta, zuzendu eragiñ. Baña, gitxitan jazoten dana gurasuak errespetua daukeen Etxian, lotsia galduko baleutsee eureen kastigubetara, ez itxi nairik pausu okerrak, justizijari parte emon, bada oneek daukee obligazinoia gurasuei lagun egiteko, ta seme alaba lotsa bagaak eureen obedienzijara erakarteko. Ez da bada asko gurasueentzat ikusten ditubeenian etxekuen okertasunak, agiraka uts batzuk egitia. Heli esaten jakon gizon andi ta txito on batek eukazan seme bi zeintzuk artu zitubeen bide geistuak; jakiñik guraso onek esan eutseen ez alako gauzarik egiteko, bada Jangoikuari aserratu eragiten eutseela; onenbestegaz gelditu zan kastigau baga, ez zan ikusi obaasunik semeetan, ta Jangoikuak agertu eban bere aserria bialdubagaz, irurei beingo baten, eriotzarik tristeena. Orazinoe, ta Jangoikuari ondo eskatutiak bere dauka indar andija semiak ondo azi, ta okerrak zuzenduteko. Santa Monikak eban senarra Jentilla, ta deungia. Izan ebeen seme bat Agustin esaten jakona. Erakusten eutsazan txikitatik doktriña ona, Jangoikuaren amodijo, ta mudubaren gorrotoko gauzaak. Baña Agustiñek, Aitaren exenplu ta konseju geistuakaz arrotuta, lagun deunga ta luurreko labankerijaakaz poztuta, artu eban bizi modu nasai, ta libertade andiko bat. Ez eukan ama onak nai eban eskubiderik Agustiñegaz, Aita zalako bere anparuba. Begijak malkoz beterik, egiten deutsaz sarri erregu bizijak seme galdubari, zuzendu zedin bere bide geistuetatik, baña Agustinek ez deutsa jaramonik egiten, ta estudijeetako asmuagaz iges egiten dau erri urrinetara libertade andijaguan bizi izatera. Ama tristiak jarraituten deutsa negarrez. Gau, ta egun zuzenduten ditu orazinoe samurrak Zerura seme maitiaren arimia gaitik. Konsejeetan da Obispo Beneragarri bategaz, ta dirautsa onek; Monika, artu indar, ta animua; ez da galduko ainbeste negar ta orazinoeren semia. Esan ta egiñ: Agustin bere itxutasun, ta zorakerija gustieen artian ezin aaztu zan bere amaren konsejubakaz, ezin kendu zituban gogotik ainbeste amodijoren negarrak, ta Jangoiko errukiorrak, bigundurik ama santiaren erregubakaz, batu eban beragana pekatari andi au, Santu andijagua izateko.

        EMAZTIAK: Gurasuak maite izanik asko eureen semiak gusto emon gura oi deutsee, ta errukijak atzeratuten ditu kastigeetatik.

        SENARRAK: Espiritu Santubak diño guraso, bere semia maite dabenak, sarri kastigeetan dabela. Au da benetako amodijua. Guraso batek maite dabela bere semia, ta ez nekerik emote arren, dauka biarrik eragin, ta ofizijorik erakutsi baga; alperrerija gaitik ez dau kastigeetan; errukiz isten deutsa eskolara bialdu baga. Beste batek erakusten deutsa ofizijua, eragin biarra, kastigeetan dau alperrerija gaitik; bialduten dau eskolara, nai negar, nai barre. Nok maite ete dau benetan bere semia? Alan bada arimako gauzeetan bere; amodijo egijazkua dago kastigeetian merezi danian, ta alan ez egitia da benetan ez maite izatia. Gusto emotia Gurasuak seme alabeei gauza batzubetan ondo da, baña ez jakee iñundik gustorik emon biar arimako kaltian, ta azaiera onaren kontrako gauzeetan. Guraso askok, enredo puskabat egiten badabee umiak, Katillu bat deskuiduan ausi, edo erropareen bat urratu, bulla andija atera oi dau, ta kastigau laarreegi; ta biarra daukeenian, dala eureen arteko aserre, burruka, birao, lapurretatxu, ta beste okertasunak gaitik, kastigau biarrian gauza andijaguak ikasi ez daijeezan, biar bada ez deutsee jaramonik egiten; au jazoten da umiakaz, ta azita asko deungaago dana; mutill batek eukiko dau afizione puskabat Pelota, Kaza, peska, edo dibersinoe inozente batera, ta izan arren beste aldetik biargiña, ateraten dau amak diadarra, ta diño, au dabill osasuna galduten, ezin aguantau leijo abarka, ta soñekotan, ta ikusi arren semia fiestarik fiesta, erromerijarik erromerija, neska arterik neska arte, bere arimia, ta beste askorenak galduten; ta alabia bardin, Banidadez arroturik, pausu geisto alakuetan, orregaitik ez da estutuko guraso errukarrija. Au gustijau dator luurreko interes, ta gorputzeko gauzei laarregi begiratu, ta arimakuei jaramonik ez egitetik. Ahi! Guraso zorigaistokuak; mundutaar, ta Jesusen legiaren arerijuak!

        EMAZTIAK: Sarritan jazoten da, neure ustez, gurasuak arpegirik ez eukitia seme alabaak kastigeetako, edo eureen exenpluba ona ez dalako, edo leenago eurak bere obaak izan ez ziralako.

        SENARRAK: Egiijaz egiijaz, badira gurasuak, eurak aurrerengo murmureetan, birao andijak botaten, bengantzako gauzaak projimuak gaitik esaten, ta exenplu txaarra emoten deutseenak familijakuei. Beste batzuk, erdi edo osoz moskortuta sarri belu etxera oi duazanak. Asko eureen gaztetako panparrerija, okasinoe, ta ibillera deunga negar eragin biar leuskijuenak, pozik konteetan ditubeenak. Errukarrijak, onelakueen seme alabaak, baldin gurasueen exenplu deungiagaz lotsatuta, Jangoiko gustioen guraso onari laguntasuna eskatuta, sendatuten ezpadira eskandalu aiñ urrekuan jausi ez ditian. Bada alako gurasuak, edo ez daukee arpegirik kontu artuteko biar dan gauzeetan, edo aintzat bere artuten ez ditubee, edo esan arren, zer balijoko dau eureen esanak, egitada txaarrak agirijan badagoz. Baña baldin gurasua leenago argala, ta mundutaarra izan arren, aurkituten bada ondo damututa, emendauta, orduban ondo eskarmentauta daguanak legez, imini biar dau ardurarik andijeena bere seme alaba, ta mendekuakaz. Azeri batek, Txakurrak nosbait estu erabilli badabee, edo lazu baten jausi ta iges egiten badau, erakusten deutsee bere umetxubei Txakur saunkia urriñetik entzun orduko iges egiten, ta lazuban bera jausi zan lekura ez urreratuten. Alan bada guraso eskarmentaubak aterarik ondo kontuba, nun, zelan, ze lagun, okasinoie, ta ibilleratan jausi zan bera pekatuko lazu, ta zuluetan, iges eragiñ biar deutsee euretatik seme, ta bere kargukuei. Zer gauza argijagorik au baño? Ezpada esango deutsee Jangoikuak: ezaguturik zeubek gurasuak, ainbeste bidar neu ofendiuta, ze lazu, ta peligru andijak egozan arimaak galduteko onelako edo alako okasinoietan, zegaitik librau ez dituzu euretatik zeuben Familijakuak? Zegaitik itxi juaten ondatuko diran pekatuko lezeetara? Eta zer erantzungo ete dau askok? Oh! ze itxutasun andija guraso askorena azten ditubeenian seme alabaak mundubaren libertadian esanagaz, geu bere alan oi giñan! Albait deungaago, guraso tristia, alan izan baziñan. Zeuben gurasuak obato begiratu baleutsubee, ez zenduban ainbeste pekatu arimeetan eukiko. Egizubee ondo denpora areetako examiñia, aztertu orduko berba, pausu, ta egitadaak; ta oraiñ negar egiñ biarrian zeuben, ta gurasueen utsegite, ta pekatubak, ez dituzu erremedijauko zeuben seme alabeetan? Ala zeubek deungaak izan zarialako, ez dozu gura ondoreenguak onak izatia? Diabrubaren lana da, bera kondenau zalako bestiak kondenau gura izatia.

        EMAZTIAK: Guraso askok esan oi dau; bestiak bere gure moduban azten dabee Familija, ta alan ez dabee kezkarik artuten Predikadore, ta jakitun askok deungatzat emoten ditubeen okasinoietan ikusi arren eureen mendekuak.

        SENARRAK: Jangoikuak ez deusku guri bestiak zer egiten dabeen kargurik artuko, geuk zer egiten dogun baño. Ez gaitu gitxiago kastigauko, bestiak geure modukuak diralako. Jangoikuak imiñiriko obligazinoiak ezin kendu leijeez gizon guztijak alkar artu arren. Leenago Zerubak, ta luurrak faltauko dabee berba oneek baño; onak izango dabeela betiko glorija, deungaak betiko Infernuba. Guztijok izaten bagara deungaak, guztijok kondenauko gara. Zenbat millinoe Aingeru jausi ziran aldabatera Infernura, guztijak pekatu egiñ ebeelako? Noeren denporaan Mundu guztijan ez zan aurkituten zortzi justu baño persona nagusijeen artian; beste guztijak bizi ziran nasaitasunian. Asko ziralako ez eutseen parkatu Jangoikuak, ezpada geijago aserraturik, bialdu eban ujol ikaragarri bat mundu gustira, igon ebeen urak mendijak baño goraago, ta ito ziran gizon guztijak, libraurik bakarrik zortzi justubak ontzi baten. Loten denporaan, ez zan bera, ta bere familija baño beste garbirik Pentapolisko bost erri ederreen artian; botarik Jangoikuak Zerutik suba, erre zituban erri, ta errijetako gustijak, Lot, ta bere familija ona kanpora aterata. Tontakerija andija da bada esatia, bestiak bere egiten dabeela, gauza txaarra ontzat emoteko. Besteen pekatubak ez dau guria kenduko. Infernuban ez da iñor bakarrik izango. Artu bear da besteen exenplu ona, baña ez deungia, mundubak ontzat daukazaneena izan arren.

        EMAZTIAK: Badakit zure errazoiak ziurrak dirana, gusto andija daukat entzuten zelan erantzuten deutseezun askoren atxakijei; baña sarri entzun deusedan ezkero, errazago dala esaten egiten baño, uste dot laster aurkituko gariala okasinoian erakusteko egitadaakaz berbaz esan dozuna. Espera dot laster argitara emotia gure Matrimonioko frutuba, ta Jangoikuak bizitza emoten badeutsa, gure gañian izango dira, esan dituzun karga astunak.

        SENARRAK: Edozeñek daki errazago dala gauzia esaten, ekiten baño. Errazago esaten da zelan gijau biar diran soluak, gijeetan diran baño. Onetarako atera biar da izerdija, ta artu neke andija, orregaitik nekezale onak guztija egiten dau laboria artuteko pozagaz; nekatu, ta erein baga, ez dabelako luurrak emoten arto, ez garirik, saxi, ta laarrak baño. Alan bada artu biar dira nekiak Familija ondo azteko, Zeruko frutubak artuko badira ta Infernuko saxi, eta laarrak nai ezpaditugu. Pensau modu baten, ta bestera egiñ, errazoiaren kontrako gauzia da. Ez neuke erakutsi gura, egiteko ustia ez dodan gauzarik. Barriz aurkituten zarian ezkero seña sabelian dozula, esango deutsut zer egin biar dan denpora orretan, ta zetan askok uts egiñ daruan. Seiñtxubak, sabelian daguanetik, dauka arima bat iños illgo ez dana, ta Jesu Kristok bere odolagaz erosija; baña ezin salbau leite, batiatuten ezpada; eskatu biar deutsagu sendaro Jangoikuari, izan dediñ seiñ ori bautismo santurako. Onez ostian, daukagun ezkero zegaz, aterako ditugu Meza batzuk San Ramon Nonatoren bitaartetasunaren honraan, zeiñ dan atarako Abogau andija. Egiñgo ditugu limosna batzuk, pobrei egiten jakon karidadiak edegiten ditubalako zeruko miserikordijeen atiak. Oh! ze kontu andija Jangoikuaren aurrerako gurasuen erruz seña galdu, ta bautismo baga gelditutia! Zeruko betiko maiorazkuak galerazoten jakoz. Orregaitik, Ahi, zenbat bidar jazo oi dan! Batian senarraren gogortasuna gaitik, bestian bere kodizija gaitik, egiten ditubee biar neke andikuak, karga astunegijak artu, bideetan ariñegi ibilli, dantza, salto ta panparrerijaak egin, ta seintxubaren bizitziak pagau. Ernegazinoe, ta asarre estubak gaitik bere, galdu oi da seiñ asko. Emakume batzuk errazago galdu oi dabee beste batzuk baño. Segurutik ibilltera prokurau biar da onetan, dalako gauza aiñ astuna, arima baten bizitza, ta salbazinoia.

        EMAZTIAK: Ta zer egiñ, erruz edo erru baga seña galduten danian?

        SENARRAK: Batzuk galduten dira sortuta laster, ta beste batzuk gero azitxu eginda, gorputz gustija formau ezkero. Ez dakigu ziur nostik Jangoikuak iraasten deutsan arimia gorputzari. Batzuk diñuee sortu ta irugarren egunian, beste batzuk amargarrenian, ta beste batzuk gerotxubago. Dan moduban dala, erdi formau, ta prinzipijo bat baño ez euki arren gorputzak, aartxu baten itxuria euki arren oraindik, batiatu biar da, bada ezpadako kondizinoiagaz. Ez dago andi txikarrian arimia eukitia. Ez ibilli luzatuten, esturasunetan, ur bedeinkatubaren billa; egin laster edozein uregaz. Ez bota seintxuba uretara, batzuk egin oi dabeen legez, ikusteko bizi dan edo ez. Ori da itotia, bizi bazan. Sein azitxubak bere jaijoten dira nosbait illda balegoz legez, ez dabee mobimenturik egiten baña guk uste izan ez arren, sarri egoten dira bizirik, akzidente bat daukana legez, orregaitik bada batiatu biar dira, bada ezpada, esanagaz ura botaten jakonian: Bizi bazara, nik batiatuten zaitut Aitiaren, da Semiaren, da Espiritu Santubaren izenian.

 

aurrekoa hurrengoa