www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritar nekezaleentzako eskolia
Juan Jose Mogel
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan, Juan Jose Mogel. Apraiz, 1816

 

aurrekoa hurrengoa

HISTORIJAREN JARRAIPEN
TA ERAKUSTE ALDI XI

 

        Familija zorijoneko au akomodau zan ezin obato, bakotxa Jangoikuak deitu eutsan estaduban. Ezkonduko ziranak ez ebeen bestiak baño ardura gitxiago imiñi arimaak ondo presteetan. Egiñ zitubeen konfesinoe jeneralak, premiñarik ezpeukeen bere, limosna, orazinoe, ta baru batzuk. Gorde ebeen erretiro, ta modestija; ibilli baga umiak legez nundik alkar ikusiko ebeen; ta azkenik gois baten aldabatera ezkondu ta prementau ziran. (Enkargeetan dau eleisiak, ezkondubak alkarregaz ez bizi izateko prementau artian; au da lekurik geijeenetako kostunbria, ojala balitz gustietakua; aldabatera gustija egiñ ezkero ondueen ta arazu gitxiagogaz erremedijeetan da). Eztegubak egiñ ziran bulla baga, ikusi ta entzuten ez zala personarik garbijeenak eskrupuluba egiñ eukian gauzarik. Jangoikuari eskerrak emoten bizi zan guraso au, egiñ eutsazan mesede andijak gaitik, ta probau gura izan eban bere sendotasuna. Bere ondo bizijaren enbidija eukeen batzuk egiñ eutseezan kalte andijak solo, ta basuetan. Geiso batek amaitu eutsazan ganadu asko, ta azkenik ill jakon bere benetako lagun, ta emazte birtuosia. Baña orduban ezagutu zan iños baño obato baso arteko jakitun onen biotzeko sendotasuna, ta luurreko gora beera ta desgrazijaak ezin azpiratu eukeela arima aiñ andija. Egiñik Jangoikuari gauza gustijeen sakrifizijua, ez jakon beste gauzarik entzuten, ezpada, Jangoikuak emon eustazan, berak kendu deustaz, bedeinkatuba izan dedilla bere izen santuba. Batu ziran emaztiaren gaubelara auzuetako lagun batzuk (ez jente buru ariñik, onelakueentzat ez zan aa etxe gustokua, ta eurak bere ez ziran eureen nai) ta dirautsee.

        JUANEK: Gaubelia batutia gauza bitarako da; difuntubaren arimia gaitik Jangoikuari eskatuteko, ta bakotxak konsidereetako zetarako jaijua dan, ta azkenik zer zor daben. Jangoikua beti dago deiez, ta abisuka. Bataren eriotzia, da besteei prest egoteko esatia. Arboliaren orrijak jausten diran legez negu antzian, alan gizonak banaka, biñaka, gustijok guaz sentitzaka luurrera. Ez daukagu munduban luzaroko bizi lekurik. Itxi biar da munduba, itxi biar da betiko, laster, ta nai, ta ez; denporia ez dago iños geldi. Gaba, ta eguna, bijak dira lapur modu batzuk gure bizitzako denporatik beti ostuten dagozanak. Zaarrak ez gaztiak dakijee nori lasterrago beteko jakon orduba. Andijak, ta txikarrak, pobre, ta aberatsak, gustijak bardinduko ditu eriotziak. Ez da izango arrezkero beste desbardintasunik, justu ta pekatarijeena baño. Bakotxari jarraituko deuskube geure obra on, edo txaarrak, Jangoikuaren juizioko tribunal andira (orduban arturik an eguan Santo Kristua eskuban asi zan esaten): Ara emen, zeñen oiñetan nire emaztiak emon dituban, ta nik emon gura nitukian neure azkeneengo arnasa, ta zizpurubak. Ara emen gure bizitza, ta eriotziaren jaube bakarra. Beroni zor deutsagu zeruko glorijeen esperantzia. Baña, oh juez justu, ta zuzena! Zorigaistokuak zure amodijuaren deijak desprezijeetan ditubeenak. Zorigaistokuak, eriotzako orduban zuri deitu, baña eureen bizitza deunga, ta biotz gogor leenago zure deijei jaramonik egiñ ez eutseenak gaitik, zeuk bere ordu tristian desprezijeetan dituzunak. Oh itxutasuna! Zu zara bizitza, ta eriotzako Jangoikua; eriotzaan gustijok nai zaitugu, ta bizitzaan gabiltz zure igesi! Eriotzaan miiñik nasaijeenak eskatuten deutsubee miserikordija, eskurik zikiñeenak oratu, ta estututen zaitubee, ezpanik loijeenak laztanduten ditubee zure zaurijak, jenterik arro, eskandaloso, zure gauza santubak sinplezatzat emoten zitubeenak, azkenik negar egiten dabee zure oiñetan. Orduban autortuten dabee gustijak munduko banidade, arrotasun, ta aragijaren labankerijaak, dirala engañu utsak, ta birtutia dala benetako ondasun, ta jakiturija; baña artietan adoreetan da mundubaren idolo zorua betikua balitz lako pozagaz. Irazartu nai leukee lo egiteko denporaan. Odolezko malkuakaz negar egiteko itxutasuna! Gomunta zaite gazte denporatik zeure egilla, ta Jangoikuagaz, dirausku Salomonek. Bizitza deungiagaz gura leukee egiñ eriotza ona. Diabrubak urteten deutsee pijadore, ta alan daukaz millinoiak arima engañauta beti geroko propositu onekaz. Lurreko atsegiñ ta ondasunak laster, baño laster, oraintxe, oraintxe; pekatu, ta okasinoiei itxi, ta bizitza on bat artu, gero, gero. Oh Jesus ona! Egiizu arren oraindisek nai izan daigula, gero naiko doguna.

        JABIERREK: Bijaramonian: Eldu da aita enterrurako denporia, baña oba izango da zu etxian gelditutia. Eleisako funzinoe, soñeko baltz, ta kantu tristiak, jaso leijeez zure biotzian sentimentu zeure osasunaren kaltian izan leitezanak.

        AITAK: Ahi neure semia. Ez diñot naturaleziaren sentimentu guztijak amataurik dagozala nigan. Espiritu Santubak berak diño, egiijozu difuntubari negar, irabazi edo merezi eban aiñaan. Alan Jangoikuaren Erri esleidubak egiñ eban negar Jakob, Jose, Moises, Makabeo, ta beste askoren eriotzetan; egiñ ebeen negar Dabid, Sareptako alargunak, ta Sunamitis ederrak eureen semeenian; San Gregorio Nazianzokok, ta San Ambrosiok eureen anae, ta adiskideenetan. Zenbat zizpuru samur bota ez zituban san Agustinek bere ama santa Monika ill zanian? Ez luzate arren, diñot azkenik, Abrahan patriarka santubak egin ebala negar bere esposa birtuosaren eriotzaan. Ez da iñundik nire asmua bardindu nai izatia gizon santu oneekaz, ezpada adierazotia, naturaleziaren sentimentubak ez dabeela kenduten Jangoikuaganako konformidadia, ta artu deitekezala azkortuteko gu geijago, geure difuntu maiteen arimaaakaz gomuntau, ta alegiñez sokorrietako. Naastau daigun orazinoia negar ta malkuakaz (orduban gelditu ziran puska bat isillik, samurtuta, aita semiak). Bere birtute, ta bizitza garbijaren gomuntiak, gozatu daikez gure biotzetako oiñaz ta sentimentubak. Jangoikuagan itxaroten dot bere kurutziak eruateko indarra. Guazan bada tenplu santuban entregeetara bere gorputza enterrauba izan dedin bere arimako birtute andijeei jatorkeen honriagaz.

        JABIERREK: Enterru ostian. Lutuba daukagun ezkero nai neuke jakiñ zetarako dan, edo zelan gorde biar dan.

        AITAK: Lutubak esan gura dau negarra. Lutubagaz adierazoten dogu difuntubaren eriotziak emon deuskun sentimentu, ta doloria.

        Lutu modu au ez bakarrik artuten dogu kristinaubak, baita jentillak bere; naturala dalako artutia naibagia adiskide, edo senideen eriotzeetan. Baña kristinaubeen artian, ez da lutuba naturaleziaren sentimentu utsa agertuteko. Erakutsirik fediak, gure erregu, ta penitenzijaak arindu, laburtu, edo kenduten ditubeela purgatorijoko arimeen penaak, amodijuak berak eskatuten dau, batez bere, geure senidiak ta adiskidiak padezietan badagoz, alegiñez sokorriu ta penaak kendutia, aterarik susko karzela gogor atatik. Penitenzija, sakrifizijo, ta orazinoiak egiñ daikeguz, edo bizijak gaitik, (alan egiñ zituban Job santubak bere seme alabaak gaitik, Jangoikua errukitu zediñ eurakin, baldin pekaturen baten jausi baziran) edo difuntubak gaitik (egiñ dan legez denpora guztietan Jangoikua ezagutu dabeen jenteen artian). Ondo entzunak dira antxiña kristinaubak egin oi zitubeen penitenzija luze, ta gogorrak, pekatu andiren baten jausten baziran. Autsa buruban, zaku zantarra, zilizijua soñian, baruba, ta baruba, gustija zan gusto lizituak bere kendu gorputzari, ta kastigeetia erruki baga. Gordeetan ebeen erretirua, ez bakarrik dibersinoe nasaijetatik (bada ori, beti, ta penitenzija baga egiñ biar dau kristinau egiazkuak), baita aparteetan ziran olgantza inozenteetatik bere. Penitente oneei, leleengo graduban egozanian, esaten jakeen negarti, edo lutu dunak. Areen irudijan legez bada artuten zan lutuba difuntubeen arimaak gaitik, aplikeetan jakeezala orazinoe, penitenzija, erretiro, ta mortifikazinoe andijak. Erropako lutubari, ez jakon ainbeste begiratuten kolorera, zeiñda humilldade, ta probrezara. Oraiñ, uste dau askok, lutuba ez dala beste gauzarik soñeko baltza erabiltia baño. Baña zer deutsa difuntubari gure erropako koloriagaz, baldin baltzian bertan banidadia billatzen bada? Baldin mortifikazinoe, penitenzija, erretiro, ta obra onak aplikeetan ezpadeutsaguz? Oh guraso, senide difuntu askoren arimaak! Soñeko baltzakin dabiltz bai zuben seme alaba, ta aidiak; alan kunplietan dabee mundubagazkua; baña ezkutau ziñan eureen begijetatik, baita gogotik bere. Lutuba soñian, nasaitasuna biotzian. Ikusi egizuz batzuk plaza, ta erromerijei bere isten ez deutseela. Mundubaren zer esana gaitik dantzarik egiten ezpadabee oiñakaz, egiten dabee biotzakaz, egiten dabee begijakaz; askok, biar bada, damubago dau dantzan ezin egiña, zubek illa baño; bide, ta osteruntzeko okasinoietan, bardinduten ditubee lagunik nasaijeenak. Oh, zelan konteetan ditubeen lutuko egunak, kenduteko pozik zuben gomunta otzaren erlikijarik txikarreenak! Arima geisuak: erre zaite bai, erre zaite; subagaz garbitu egizuz, ta pagau pekatubeen erlikija, ta zorrak; bada ona begiraturik, zer ikusiko dozu zubentzat? Ez dot geijago esan gura. Oh aingeru eder, Jangoikuak arima gaisuentzat izentaubak, eta ze barri tristiak eruan biar deutsazubeezan mundu onetatik euretatik, askori, ta askori.

        JABIERREK: Ez zara aaztuta egongo aita, ainbat lasterreen honraak egitian zeure emazte nire ama onari.

        AITAK: Enterruko egunetik nago berbatuta, leleengo egun librian egiteko. Batzuk luzatu, ta luzatu oi ditubee honraak, jan edan andijakaz egite arren. Ez daukee errukirrik difuntubaren arimia padezietan egon arren, eurak nai dabeen ospe, ta baralliagaz egiten baditubee gero. Honra askotan gasteetan da zorrak pageetako, edo familija akomodeetako biar litzaitiana. Gustija banidade arro bat gaitik. Batzuk badaukee zegaz, ta egiten ditubee gastu andijak; beste batzuk ez euki arren, ez dabee gitxiago izan gura. Oneek alde bitatik uts egiten dabee, ta bestiak bere bai batetik. Bada zer dauka zer ikusi jan edan laarregi, ta ordikerijak honriagaz? Eta nos ikusi oi da ainbeste ordi zeiñda alako honra modubetan? Oh kostumbre lotsagarrija! Ez dot bada ikusi gura neure emaztiaren lutuko egun andija ordikerija, bulla, ta zantarkerijaz beterik; ta oraindisek aginduten deutsut neu illten nasaneko, ez emoteko alako jan edan, ta Jangoikuaren ofensarako motiborik. Adiskide benetakuak ez dabee jan edaneen biarrik mezaak aterateko; Adiskide egiazkuak ezpadira, ta bai ardauarenak, bijuaz nai badabee tabernara meza dirubagaz, neuk aterako deutsudaz neure emaztiari.

        JABIERREK: Ez dago orretara errazoezko zer erantzunik, ardantzaliak orregaitik esango dabee prestubezkerijaz egiten dogula.

        AITAK: Ez dakit nik, mundutaar tonto batzuk zer aituten dabeen prestubaren izenagaz. Zorrak pagau ez, etxiak ondatu, umiak erdi billosik, zensua, ta arlotetasuna alde gustietatik, ta orregaitik honra, taberna, ta fiesteetan aurrereengo badabill pitxarrogaz, gizon prestutzat daukee. Prestutasuna, nik aituten dot, leleengo bakotxari beria emotia, iñoren kalte baga bizi izatia, projimo, batez bere premiñia daukana sokorrietia, kodiziosua ez izatia, ta bai samurra errazoiak eskatuten dabenian. Itxirik bada oraiñ alde batera, gizon ezkondu, eureen familijaren lotsaari, ta artzeekua daukeen askoren kaltian, prestu izan nai leukeenak, begiratu bekijo arako mutill plazako bere buruba beste gustijak baño prestubagotzat daukanari. Zenbat diru zabaldu ete dau pobreen artian bere zizku ugarijak? Zenbat konbit dugako emon ete dau? Ez dira gatx izango konteetan. Bere prestutasun gustija izango da fiesta baten edo bitan sei edo zortzi azunbre ardao gasteetia. Baña dugarik? Ez; ezpada, berak askoz gejago edaateko iñoren lepotik fiestatik fiesta ibillita. Orra zein prestutasun andija. Alakuak dira honra, ta mundu zoruaren okasinoietako prestutasunak. Esan daijeela bada edozer gauza, prestutasuna zer dan bere ez dakijeenak. Bizi gaitian iñoren kalte baga, projimuari egiñ daijogun al dogun on gustija, ta pobriak euki daiguzan geure bando; Oneek dira prestutasunaren testigantzarik ziurreenak.

 

aurrekoa hurrengoa