www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritar nekezaleentzako eskolia
Juan Jose Mogel
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan, Juan Jose Mogel. Apraiz, 1816

 

aurrekoa hurrengoa

HISTORIJAREN JARRAIPEN
TA ERAKUSTE ALDI III

 

        Azten eban ama onak Luis amodijorik andijeenagaz, ta ugatzagaz batera legez emoten eutsazan azaiera onaren zimendubak. Berba egiten asi zaneko erakutsi eutsazan Jesus, ta Mariaren izen ederrak, ta Luisek, baleki legez zek atsegiñ emoten eutseen gurasuei, esaten zituban txito sarri. Azitxubaz joiala erakusten eutseezan orazinoe, ta doktriñako gauzaak, ta dibersinoe edo olgeetan legez, neke gitxigaz, zazpi urte zitubaneko, ikasi zituban Luisek doktriñiaren lau zati, edo partiak. Gitxitan jo, errespetua beti emon, temarik iños ez itxi, belauniko imini ta luurrari mun eragiñ, Kuarto baten zarratuta euki, parka eskatu eragiñ, ziran guraso oneen kastigubak Luisen umetako mañatxubak kenduteko; barriz saritxubak emon, ondo esan, zerbait eskiñi, ta pozgarrijakaz zaletuten ebeen asko doktriña, eskola, ta gauza onak ikasteko.

        Jangoikuak emon eutseezan guraso onei beste seme bat, ta iru alaba; semiari imini eutseen izena Xabier, ta alabei, batari Ines, bestiari Ageda, ta irugarrenari Sinforosa. Gustijak azten zitubeen amodijo, ta doktriña bardiñian. Aitak erakusten eutseen Etxian Eskolia, jaijegun, ta beste biar arteetan. Ez zan ikusten eureen artian enbidijarik. Gurasuak gustijak bardin maite izanik, eurak bere alkar maitetuten ebeen bake osuan. ezaguturik argitubaz joiazala eureen adiñak, ta utsa zala doktriñia buruz jakitia, aituten ezpazan, asi jakeen Erlijinoe Santuko ikasbidiak argiro emoten.

        AITAK: Neure semiak; ikusten dituzubeez Zerubak, ta luurra, eureen ondasun gustijakaz! Zelan Eguzkijak zabalduten daben egunaz argitasuna, ta Illargiak gabaz? Zenbat Izar eder? Zenbat abere, egazti, arrain, ta pistija, arbola, lora ta bedar jenero? jakin egizu bada, oneek ta guk, gustijok daukagula egilla, ta jaube bakar bat. Au da arako Jangoiko amaibagia ontasun, jakiturija, zuzentasun, ta gauza gustietan. Asiera bagako eternidadian, ez eukan beste gauzak izaterik Jangoiko onek bakarrik baño. Ez zan Zerurik, Infernurik, Eguzkirik, Illargirik, Izarrik, Mundurik, Gizonik, ez Aingerurik. Jangoiko andija iru personatan, eguan bera beragan glorija, ta zoriontasunez beteta. Ez eukan iñoren premiñarik ezetako, baña bere ontasuna agertu, ta glorija zabaldute arren, gura izan zituban egiñ Aingeru, ta gizonak. Jangoikuak gure leleengo guraso Adan, ta Eba egiñ zitubala, dira zazpi milla ta amabost urte. Egiñik, nai ta beste baga, gauza gustijak ezerezetik, azkenik artu eban Jangoikuak bustiña luur puskabat, ta beragaz egiñ eban Adanen gorputza, arnasa modu bategaz iraatsi eutsan arima bat grazijaz apainduba. Artu eban Adan lo gogor batek, ta iratzartu baga atera eutsan Jangoikuak saijets azur bat, ta beragaz egiñ eban Eba Adanen emaztetzat. Iratzartu zanian, imiñi eutsan Adani begijen aurrian, ta emon bere lagun, ta esposatzat. Bedeinkatu zituban, eureen ondorengoz luurra beteetako. Emon eutseen eskubidia, egazti, abere, arraiñ, ta beste luurreko kriaturen gañian. Grazijaz ostian emon eutseen Jangoikuak Adan, ta Ebari jakiturija andi bat, ta librau zituban oraiñ daukaguzan gatx, ta eriotzatik. Pekaturik egin ez balebee, biziko ziran eurak, ta eureen ondoreengo gizon gustijak munduban bake, ta zoriontasun andi baten, ta Jangoikuak, nai ebanian, eruango zituban bizirik Zerura.

        LUISEK: Zelan bada, Aita, galdu ziran gizonareentzat grazija, doe, ta zoriontasun aiñ andijak?

        AITAK: Jangoikuaren borondatia zan, gizonak bere aldetik zerbait egitia, ainbeste zorijontasun Munduban, ta betiko Glorijaak Zeruban izango bazituban. Orretako emon eutseen libertadia onerako, ta txaarrerako, eskiñirik esan ditugun sarijak, onak izaten baziran, ta zematurik gorputzeko, ta arimako gatx andijakaz pekatu egiten beebeen. Imini zituban Jangoikuak Adan ta Eba Ortu, edo jardiñ eder Paradisu atsegiñekuan; an aurkituten ziran luurrian euki leizan era, ta kontentu errazoezko gustijak. Beste Arbola fruta gozozko askoren artian eguan bat Onaren ta gatxaren jakiturijako Arbolia esaten jakona, zeñetatik galerazo euseen Jangoikuak jaatia, baldin eureen ondoreengo guztiakin jausi gura ezpeeben bere betiko aserrian. Au agindu erraz au zan, gizonak ezagutu, ta autortu egijeen Jangoikua zala gustieen jaube, ta agintarija. Baña gizonak ez ebeen gorde agiñdu bakar au. Ara zelan ausi eben. Aingeru, Jangoikuak gizona baño egun gitxi leenago egiñ zitubanak, geijeenak iraun ebeen Jangoikuaren grazija, ta leialtasunian; baña ez guztijak. Txito askok, eureen edertasunagaz arroturik, galdu ebeen Jangoikuaren obedienzija, ta bota zituban Zerutik Infernura, Luzifer arrua buru ebeela. Jakinik bada Luzifer Diabru nausijak Adan, ta Ebak irauten beebeen Jangoikuaren obedienzijaan, izango zirala eureen ondoreengo guztijakaz, berak, ta bere lagunak galdu zitubeen glorija amai bageen jaube, enbidijaz beterik, artu eban asmua jan eragiteko Adan, ta Ebari, Jangoikuak galerazo eutseen Arbolako frutatik. Sartu zan Suge baten barruban, ta eguan Arboliaren onduan. Urreratu zan Eba, ta begiraturik frutiari, eretxi eutsan ederra itxuraan. Dirautsa orduban Sugiaren barruko Diabruak; Zegaitik deritxazu, galerazo deutsula Jangoikuak jaatia Arbola onen frutatik? Dakijalako, bera baisen Jakitun izango ziñaindezala, jango bazendu. Pozturik Eba jakiñ naijagaz Jangoikuak beste, sinistu eutsan guzurra, ta jan eban fruta atatik, ta jan eragiñ eutsan Adani. Ara emen gure leleengo gurasuen pekatuba, orijiñal, edo jatorrizkua esaten deutsaguna, ta jenerazinoe gustietara zabalduten dana, gustijok gatozalako sustrai galdu atatik, ta Jangoikuak alan erabagi ebalako, aginduba imiñi ebanian. Pekatu egiñ, ta laster, ezagutu ebeen Adan, ta Ebak Diabruaren engañuba. Atera zituban Jangoikuak Paradisu ederretik, ta ikusi zitubeen eureen burubak, leengo doe eder asko baga, diabruaren lazuban katigu. Galdu ebeen jakiturijarik geijeena; arrotu jakeezan eureen griña, edo pasinoiak; uzutu animalija otzan edo mansuak; luur, leenago oneraak aiñ emonnaija, asi zan berez laarrak eskintzen ondo izerditu eragiten eutsala gizonari, fruturik aterako beutsan. Azkenik gatx triste asko, ta eriotza gogorraren mendian gelditu ziran. Baña pekatu onen kalterik andijeena zan, galdurik Jangoikuaren amodijua, zarratutia Zeruko atiak, iñor sartu ez zedin.

        LUISEK: Ta zer egin eban gero gizonak, Jangoikuari satisfazinoia emoteko?

        AITAK: Alperrak ta utsak ziran gizonaren alegin gustijak, Jangoikuari pekatubagaz egin eutsan injurija gaitik erantzuteko. Zer da gizona Jangoikuaren aurrian? Aingeru ederrak aurrez egozan Infernuban pekatu bakar bat gaitik. Pekatubaren malizija, ta zorra dira amaibagaak, izanik Jangoikuaren kontra. Beraz biar zan pagatzalle amaibagako bat, Jangoikuari zorra pagau, ta bake osua egiteko. Baña onetarako ezin egon zaatian Jangoikua bera baño besterik. beste aldetik, Jangoikuak Jangoikua dan aldez, ezin ezer padezidu eukian. Zer egiten dau bada bere ontasunak, bere justizijari erantzun, ta gizona kondenau ez zedin? Erabagi eban Trinidadeko bigarren personia, zeiñ dan semia, gizon egitia, ta artutia eriotzarik gogorreena gizoneen pekatubak gaitik.

        LUISEK: Eta gizonak pekatu egiñ ta laster, egiñ ete zan gizon Jangoikua ta artu erijozia?

        AITAK: Ez: bost milla eun ta larogeta emertzi urte igaro ziran gizonaren leleengo pekaturik Jesu Kristoren jaiotzara; baña bitaarte onetako gizonei bere aurreratu jakeezan eriotza onen merezimentubak, kondenau ez zitian. Egiija da Zeruko atiak itxijak egozala, baña justubeen arimaak juaten ziran Abrahanen Seno edo Linbora, nun itxaro ebeen Jesusen etorreria, beragaz Zerura igaroteko.

        LUISEK: Nai neuke zerbait entzun, Jesusen jaiotza, ta bere lege Santuba zabaldutiaren gañian.

        AITAK: Trinidadeko bigarren personia egiñ zan gizon, Maria Santiximiaren errai garbijetan, Espiritu Santubaren Obraz, ta birtutez, Kartilliak erakusten daben moduban, ta jaiorik bere amaren donzellatasunaren kalte baga, bizi izan zan munduban, ogeta amairu urtian, ta azkenik, galdu eban bere bizitzia Kurutze gogor baten gizoneen amorez. Jesu Kristok etorri biar ebana Mundura padezietara, nos, zelan, ta zer modutan, antxiñatik aituten emon eban Jangoikuak Profeteen aoz. Judegubeen legeko Sakrifizijo, ta Zeremonijarik, geijenak ziran bere etorrera, ta pasinoiaren irudijak. Bere lege Santuba Predikau, ta zabalduteko, autu, edo eskojidu zituban Jesusek amabi gizon, Mariñeru, ta beste jakiturija, ta entzute gitxikueen artetik; aituten emoteko, ez ebala berak biar, ez jakitunik, ez aberatsik, ez entzute, ta agintaritza andikorik, bere doktriñia sinistu eragiteko; asko ebala bere eskubide amaibagia, egiteko gizon tonto batsubeen bidez, munduko jakitun, aberats, ta andi gustijak ezin eukeena. Imiñi eutseen Apostolubeen izena; artu ebeen Zerutik beingo baten miragarrizko jakiturija bat mundukuaz goitikua, baita millagruak egiteko doe, ta beste grazija asko. Alan Jesus, ta bere Apostolubak illak biztuten zitubeen, geisuak osatu, errenak zuzendu, itxubak argitu, berbeeta desbardiñetako jentei predikau, ta alde batera aituten emoten eutseen. Onan zabaldu zan beingo baten bazter gustijetara Jesusen doktriña, ta ebanjelijo santuba, Zerubak bere eguiijaren testigantzia emoten ebala. Baña Luziferrek jaso eban laster gerra bizija doktriña onen, ta beroni jarraituten eutseeneen kontra. Begitandu eragiñik luurreko errege, ta enperadore askori, Jesusen doktriña, ta erlijinoia zirala eureen eskubideen kontra, asi ziran oneek Apostolu ta Kristinaubak billatuten, illteko tormenturik gogorreeneen azpijan, baldin Jesu Kristo ukatu, ta Jangoiko palsuak adoreetan ezpazitubeen. Jangoiko gustija daijanarena izan ezpalitz doktriña au, amaituko ebeen ainbeste Enperadore gogorren artian; baña gustija bestera jazo zan. Tormentubeen artian geituten ziran milagruak. Kristinaubeen sendotasunak zurtuten zituban Judegu, ta Jentillak. Ume, gazte, zaar, ta estadu gustietakuak, eukeen atsegin anditzat bizitzia emotia Jesusen amorez, ta Zerura juatearren. Zabalduten zan famia, geituten ziran Jesusen diszipulubak, nun nai urteten ebeen Predikadore barrijak, mundukuen billdurra desprezijauta, egiija adierazoten ebeenak. Zabalduten ziran erri, probinzija, ta Erreiñubetara, ereitera bazter gustietan Zeruko doktriñiaren azija. Kristiñau bat illten ebeenian arerijuak, (diño Tertuliano jakintsubak), bere odol tanta bakotxa zala azi ugari bat legez, pilloka geituten zitubana Jesusen diszipulu barrijak.

        LUISEK: Atsegiñez dantzuguz Kristandadiaren asiera, ta aurrerapenak, baña aitu nai dogu ondo, nundik artu giñaijan ziur Jesusen doktriñia bera?

        AITAK: Eleisa Ama santa Erromakua da Jesusen esposa maite, bere doktriña garbijaren jaube, ta depositarija egiñ ebana. Badakizu, eleisia dala, Kristinau gustijok alkar arturik egiten dogun batzaar, edo gorputz modu bat, zeñen buruba dan, leleengo Jesu Kristo, aragijaren begijakaz ikusten ez doguna, ta urreengo berak bere Bikarijo, edo ordiazkotzat iminiriko Erromako aita Santuba, geu legez gizona, ta geure artian bizi dana. Eleisaan, batzui emon eutseen Jesu Kristok erakutsi, ta aginduteko eskubidia, beste gustijei ikasi, ta obedezietako obligazinoia. Apostolubak imiñi zituban leleengo, erakutsi, ta aginduten, baña San Pedro buru ebeela. Erromako Aita Santuba da San Pedroren oiñordia, Obispo Jaunak dira Apostolubeenak. Jesu Kristo dago Apostolubakaz legez, Aita Santu, ta Obispuak egiten dabeen gorputzian, agindu eban moduban egongo zala gizaaldi gustijak amaitu artian. Espiritu Santubak emoten deutsa, ta emongo deutsa fede, ta doktriñako gauzeetan jakiturijako argitasuna gorputz oni, emon eutsan legez Apostolubeenai. Jangoikuaren berba, ta bere eskinija alan da. Beraz eleisa erakusla onetan aurkituko dogu beti Doktrina ziur ziurra. Bada ezin engaña deiteke Jangoikuaren jakiturija. Beraz gustijok sinistu, ta jarraitu biar deutsagu doktriña oni, uts egiteko billdur baga. Bai; aiñ ziurra da eleisiak utsik ezin leijala fedeko gauzeetan, zeinda Jangoikua eziñ engañau leitiala, ta eziñ iñor engañau leijala. Orregaitik eleisa onek beti erakusten dau, Jesu Kristok erakutsi eban Dotrinia berbera, ta alan erakutsiko dau Mundubak dirauban artian.

        LUISEK: Oraiñ aituten dot, Kartillaan ikasi nebana, fedia dala ikusi ez doguna sinistutia, Jangoikuak eleisiari erakusten deutsalako, ta eleisiak guri; bada jakiñik ziur Jangoikuak berba egiten deuskula eleisiaren aoz, errazto sinistu daikegu edozer gauza, geuk ikusi, ta aitu ez arren.

        AITAK: Bai neure semiak. Ezin euki giñai testigantza ziurragorik, zerbait sinistuteko, Jangoikuarena baño. Gure begi, ta zenzunak sarri engañeetan dira, baña ez Jangoikua. Fediagaz emoten deuskun jakiturija da gure errazoiaz gañetikua. Fediak erakutsi ezpaleusku, zelan jakin gendukian Jangoiko bategan egozala iru Persona, ta beste onelako misterijo dakiguzanak? Oh! zorijoneko fedia gizonarentzat!

        LUISEK: Aitu gura genduke orain ondo, nos egiten garian eleisako Seme, nos artuten dogun fedia, ta zer biar dan salbeetako.

        AITAK: Kristinau, ta eleisako seme egiten gara, batiatuten garianian, ta orduban artuten dogu sustraiz fedia; baña gero, adiñ, edo uso errazoezkora elduta, Kredo, edo Artikulu fedekuak ondo ikasita, orduban egitadaz autortu, ta sinistu biar ditugu. Fede baga ezin iñor salbau leite, baña Fedia bakarrik ez da asko salbeetako, gorde biar da Jesusen doktriñia. Eleisako Semiak ez diraneentzat bere, ez dago Salbazinoerik, baña ez da asko eleisako seme izatia salbeetako. Arbola batek daukaz adar eziak, ta igarrak; gustijak dira Arboliaren zatijak, baña igarrak ez dira gauza erreetako ezpada, eziak bakarrik emoten ditubee lora, ta frutubak; alan Kristinau pekatu mortalagaz igartubak ez dira bestetarako izango, betiko sutarako baño, baldin penitenzijagaz ezetuten ezpadira; baña grazijaan bizi, ta irauten dabeenak emongo ditubee frutubak luurrian, ta sari betikuak artu Zeruban. Eleisa bat baño ez eban imiñi Jesu Kristok Munduban, ta au da gizoneen arteko batzaar leen esan dodana. Orregaitik arrizko Tenplubei bere esaten jakee eleisaak, diralako Kristinaubak orazinoe, ta gauza Santubetara batuteko lekubak; baña leen aitatu dodanian eleisia, ez dot arrizko eleisiaren gañian berba egin. Oneek dira gizoneen obraak, ta eleisa leen esan dodana, Jesu Kristorena; desbardiñak gustijan, izen bat euki arren. Orregaitik oneen gañian bere nai neuke zerbait esan.

 

aurrekoa hurrengoa