www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritar nekezaleentzako eskolia
Juan Jose Mogel
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan, Juan Jose Mogel. Apraiz, 1816

 

aurrekoa hurrengoa

BERBA AURREKUA

 

        Neure Baserrijetako nekezale maitiak: Jangoikuak sorreratik legez zubek ganako iraatsi eustan berarizko etsigitasunak txiki txikitatik zaletu ninduban zubekaz artu emon estubak eukitera. Izan dedilla zuben ta nire onerako. Urterik urtera sendatuten da nire Biotza leleengo asmuetan, ta gozatu ainbeste ezagutu, ta maite dituban abarkadunetan. Amodijua berbalduna da, ta ez errazto ixillik euki deitekiana; barriz aillagina biztu oi da nosbait, zeiñda azkortuten dau gizonik txaldaneena senduageentzat obato letorkezan gauzeei esestera. Ara emen, zegaitik ontzat eruan leitekian nire azartutasun laarregija. Euskal Errijak, ta Baseerrijak eurak emon deutseez jakitun andiak Mundubari; baña batsuk zabaldurij eureen argijak baster andi, ta ugarijetara, esan lei, bakarrik aaztu zirala eureen jaiterri, ta berbeetakuakaz; beste batsuk, ez dakit zegaitik; baña dakustana da, batez bere Bizkaitaarreen artian, banakareen bat ez izanik, osteruntzeko jakitunak ez dirala dendatu amaren ugatzeti ikasi ebeen berbeeta eder, ta gozatsuban jatorrizko anaerik urkuenei liburubeen bidez eureen adin aberatseen ondasunak zabaltzen. Barriz bat bakarrik ez dot aurkituten beraariz baserrijetako nekezaleetara zuzen duten danik. Amodijo bizijarentzat nais bage andiko gomuntia. Alperrik bada eukiko nabee arro, ta lotsabagetzat, nuatsu eskintzera liburu txiki au. Norbaitek asi biar dau. Ezin ukatuko dabee nasala leleengua zubei bakarrik, ta beraariz liburuban berba egiten. Ez al nas azkeneengua izango. Igituko al dira jakitunaguen biotzak eureen argitasun andijaguak zubei eskintzen. Au jaristen badot, ontzat eruango ditut egin leideez burla gustijak. Baña arrietan artu egizuz ontzat neure jakiturija labur, baña borondaterik zintzo, ta eraatsijenak eskintzen deutsuzan ikasbide labur batsuk. Ezaguturik ondo etxeko eskola ona, edo txaarra oi dala geijeen iraasten dana, ta emendik urten oi dabeela ikasten diran ekandu zuzen, edo okerrak, uste izan dot txito ondo dala imiñtia begijeen aurrian jazoera iruditu bat, zeñetan ikusten diran Baseerriko guraso jakitunak Jangoikuaren bildur santuban, ta jakiturija egijazkuan eureen seme alaba, ta mendekuak azten, ta bide okerren kalte, ta arriskuba, agerturik zuzen garbi ta egijazkuak maitetu eragiten. Irudi onetara deituten ditut bada, Baxeerrijetako guraso ta osteruntzeko nekezale gustijak. Zaarrak, ta gaztiak, gustijak aurkituko ditubee eurei jagokeezan ikasbidiak. Ez diñot Baseerritaarrak ez diranak ez dabeela izango emen zer ikasirik, ezpada ez dodala berariz eureentzako berbo egiten, zerren kaleetako bizimodu, ta arrisku, edo labanarri gustijak azaldeetan asi ezkero, liburu andi asko baltzitu biarko litzaatez txikin onen lekuban. Onez ostian nagijak ezpadira kaletaarrak, dauke era obia Jangoikuaren berba santuba sarrijago entzuteko bere ministrueen aotik, ta nagijak badira, zetarako izango litzaate nire liburuba? Orregaitik berba egin arren nik Baseerritaarrakaz, osteruntzekuak bere artu biar dabee eurei jagokeena, ezaguturik, iñok ukatu ezin daikiana, Baserriko gurasuak ardura andija artu biar badabee eureen seme alaba, ta mendekuak ondo azten, ta pekatuko lakijuetatik alde eragiten, ainbat andijagua artu biar dabeela Kalekuak, zeinbat ugarijago diran eureen artian arimako arrisku, ta galdu-bide negargarrijak. Jangoikuak daki ondo nire asmo, ta guraarijen barri. Entzungo al ditu nire erregu otzak. Iraatsiko al deutsee indarra nire berba epelei; biztuko al da gure fedia. Barristau antxiñako Eremu, ta baso arteko gizoneen ostura zorijonekuak. Erbestetu betiko mundubaren labankerijak, aragijaren argaltasunak, ta Luziferren malmutzkerijak bazter, ta zurkulu gustietara agino zabaldu dituban ekandu Zorigaistokuak. Zuzendurik geure egitadaak Jangoiko andijak imiñi euskuzan bide, ta neurrijetarik, jaubetu gaitian bere amodijuak guretzat prestaurik daukazan, neke laster igaroko diraneen, sari amaibagaakaz.

 

 

ENTZUN

 

        Euskaldun askori miñberatuko deutseez belaarrijak Liburu onetan irakurriko ditubeen berba arrotz ta naasaekuak. Dudatzaka esango dabee izanik euskeeria berez aiñ aberatsa ez dabela biar erbesteko berbeeta ezañaguen jantzirik. Zetarako esan entendimentuba adiña gaitik, ta alan beste erdal berba asko euskeera garbikuak itxita? Egijaz, noren biotza miñdu, zamiñdu, edo oñaztuko ez da ikusirik euskeeriaren ugaritasunetik apaiñdu dirala beste berbeeta asko, ta euskaldunak eurak, beste aldetik, naasteetan ditubeela berba arrotz, ta burutazinoe utsekuak eureen jakiturija ta argitasunez betiakaz. Euskeeriaren zaletasun, ta eraaspen puskabat daukeenak negar egiten dabee gaurko egunian ikusirik eri gitxi batzubetan bakarrik aurkituten dala berbeeta eder, ta munduko jakitun gustijak zurtu biar dituban au, bere billostasun, ta soilltasun garbi, argi ta miragarrijan. Beste erri askotan, ez dago belaarririk entzuteko zelako erdeera mordolluakaz ezaiñduten dabeen euskal berbeetia. Parkatu daideela Bizkaiko Kura Jaun askok bada eurei ezarten deutseet onetan erru andija. Erdeera, Latin, ta beste berbeeta asko ikasten ditubee txito ondo ta garbiro; ta neke gitxi bat artu eza gaitik dagoz atzeratubak euskeeraan. Alan gero eureen Sermoe, ta berbakuntzeetan erakusten ditubee esakune erdaldundubak. Eskoleetan erdeeria ikasteko leluak bere ez dau onetan kalterik gitxieen ekarri. Euskeeria naastau, ta erdeerarik ikasi ez; au da eskolako umeetan beti ikusi dodana. Baña ez da nire asmua orain onetan luzatutia; esan danetik ezagutuko da, zegaitik liburu onek urteten ez daben euskeera garbijaguan. Arimako ondasun, ta mesediak billatzen ditut; Orretarako nai dot gustiak aitu naijeen. Jangoikuari eskerrak egunoro urtengo dabee orain euskeerara zaletu, ta ondo ikasteko gei ugarijak. Ill ziran Larramendijak, Astarloaak, Mogelak baña ez eureen liburubak; oraindik gustijak argitara urten ez badabee bere. Bizi da oraindik zorijonez Erro, ta zaletuten bagara ondo euskeerara, erro zabalak botako ditu bazter gustijetara, ta orduban urtengo dabee liburu barri euskeriaren Lora, ta ondasunez betiak.

 

aurrekoa hurrengoa