www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Loretxo
Txomin Arruti, «Mendi-Lauta»
1932-1937

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eguna, 1937-02-14/1937-03-21, eta El Día, 1932ko martxoaren 12, 19 eta 27an argitaratua.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI

 

        Yontxu:

        Zurea nai baño nekezago artu det eta osasunez zerala jakitearekin beñere baño poz aundiagoa artu det. Berri samin bat eman bear dizut. Nere gurasoak eguarri egunez il ziran (G. B.). Aita-amak egun batean. Aita goizeko zortziretan eta Ama arratsaldeko bostetan. Azkenengo idazkian esaten nizun gaxorik zaudela eta luzaro egon ondoren il dira.

        Gizagaxoak, uste zuten, noski, paxistak uriratzean gentza eta zoriona zakartela eta ikusirik uriari egin dituzten ankerkeriak, ezin bizi ziran guraso gaxoak. Paxistak agintzen dauden aldian atsekabe asko eraman zuten; ba-da, nola ontzat artu kistar zintzoak, paxistak egin dituzten erailketa eta beste ainbat lotsagarrikeriak? Konturatu ziran oker zaudela eta naigabe oiek etzuten gutxina lagundu guraso maitien eriotzera.

        Jakingetasunez, naski, baña badakizu nere gurasoak zuten gorrotoa abertzaletasunari eta gaxotu ziranean aita-amak, beren biotzak lasaitzeko asko eta askotan esan ziraten barkatzeko. Nabaritu zirala abertzaleak zirala egi aldezleak. Il ziran aurreko egunean azkenengo aitormena egin ziraten, esanaz.

        Aita'k: Loretxo. Eriotza nabaitzen det, baña, pozez nago iltzeko... Zu, bakarrik ustea beste naigaberik ez daukat... Nabaritu naiz oker nengola eta esan diozu, Yon'i, nik opa dizuten bezela alkar ikusten ba'zerate, EGIA NABARITUTA IL NAIZELA.

        Ama'k: Loretxo. Jaio geran guziok il bear degu, beaz, eriotzak ez nau bildurtzen... Poz aundi bat daukat eriotzarekin borrokan nabillen une onetan. Yon, kistar zintzoa da eta zu zoriontsu izango zera berakin. Maite egizu orain arte bezela, maitasun garbiarekin. Nere azken itzak berari esan.

        Pozik nago nere gurasoen azken aitormenarekin, atsekabeak arintzeko bearrean nago. Zu ere pozik egongo zera gurasoen azken aitormenarekin?

 

* * *

 

        Emen gertatzen ari diranak izugarriak dira. Asezkorrak dira paxista ankerrak. Espetxean zauden emakumeak atera dituzte orain dala egun gutxi. Euzkadiko Jaurlaritzak, espetxetik emakume paxistak atera zitula zenbat aste igaro dira?

        Emen espetxetik ateratzeko dirua kendu diote, alduen geina bakoitzari. Oleetan lanik ez da egiten, zoritxarra besterik ez dago...

        Irusta basetxean izan nintzan. Lenbizi etzuten siñisten, semea osatu zanik, baña, zure idazkia erakutsi ondoren egia zala konturatu ziran eta poz pozik geratu ere.

        Aspaldian, zoritxar jabe da sendi auxen. Alaba nagusia il zaiote eta aita zarra, basetxe nagusia, adimena naastuta dabil. Abertzaleak komunistakin bat eginda kistar sinismen aurka goazela burua berotu dioz karlatar batek eta ainbeste naigabe ezin eramanaz burutik naastua dabil gizaraxoa.

 

* * *

 

        Iñauteri jaietan oitura bezela iru egunetan elizkizunak egin dituzte prailletako elizan. Lenbiziko egunean Miren Sorkunde egunean itzegin zuen praille gazteak. Oso ondo itzegin ere. Bigarrenean, an zauden uriko abizendun prailleak. Onek ere bai. Salatu dituztela marmarra dabil uri guzian. Irugarrengo egunean izugarrizko ur parrazta bota zigun txonislariak. Etzuen bi aurrekoen antzik eta kistar sinismen irakasle batentzat etzan itzaldi egokia.

 

* * *

 

        Orain arteko erailketa eta ankerkeriak naiko ez balirake bezela, orain uritik aldeginda, Euzkadiren Jaurlaritza menpean dauden gizonen, emazte eta aurtxoak bialtzea dijoaz guda oñak igaroaz eriotz arrizkoan... Oien artean, Irusta basetxeko, kalea ezkonduta dagon alaba, bere senarra Bilbaon dauka ta. Berakin bialtzen dizut idazkia.

        Gertakisun auek abertzaletasuna bizitzea besterik ez du iritzi; bada, ikusia dago emen agintzen duenak euzko-abenda gorrotoa daukatela eta asko eta asko konturatu dira, zorionez.

        Naparroa ere bialdu dituzte sendi batzuek. Oien artean orain arteko eroakuntzak naikoa ez dirala, kaskamotz jarri zuten neskatilaren sendia. Gudaketa onetatik bizirik ateratzen bada, neskatilan ama gaxoa, zer edestua izango duela uste det.

 

* * *

 

        Oraintxe bai esan nezakela ludi onetan bakarrik geratu naizela... Poz bakarra daukat... eta zu neregandik urruti. Bai, Yon. Oraintxe beñere bada ta euzko-gudaroztearen garaitza ikusi nai nuke.

        Lenbait'len erantzun dirazu, zure idazki zai, egunak aste eta asteak illabeteak egiten adizkit. Noiz ekingo diozute Gipuzkoako lurraldean euzko gudarozteak gudaurka? Gipuzkoa guzia besoak zabalik zuen zai dago. Besoak eta Biotza! Mola eta euzkotar endekatuak izan ezik.

        Ni, zure kemen euslea banaiz zu nere itxaropen bakarra zerala jakin ezazu. Noiz arte, maitetxo? Loretxo.

 

Eguna, 1937-02-14/1937-03-21

 

aurrekoa hurrengoa