www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Loretxo
Txomin Arruti, «Mendi-Lauta»
1932-1937

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eguna, 1937-02-14/1937-03-21, eta El Día, 1932ko martxoaren 12, 19 eta 27an argitaratua.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII

 

        Loretxo:

 

        Bigarren illabetera nua ortik atera nintzala eta oraindik ez det egokierik izan zuri idazteko. Orain, ordea, badakit egun gutxiren buruan idazkia bialtzeko egokiera izango detala.

        Osasunez beñere baño obetoago arkitzen naiz Yaunari eskerrak eta zu ere berdin arkituko zeran itxaropenez nago.

        Ikusi gabe ezin ziñistu liteke euzko-gudaroztean aldakuntza. Or eta emen ikusi ez dirudi lengo gudaroztea danik...

        Agurtzerakoan agertu nizun esku izkilluak egun gutxiren buruan gureganatuko zirala eta ala gertatu da. Bilboratu ta egun gutxira eskuratu ziran izkilluak eta Eibar artu gabe geratu dira etra geratuko dira paxista gudaroztea.

 

* * *

 

        Euzkadiko Jaurlaritza daukagun ezkero aurrerakuntza aundia egin degu era guzietara. Agintarientzako itzal aundia dago. Euzkadiko Jaurlaritzan euzko-abertzale jatorrak izendatuak izan dira. Jakitun egongo zera, noski, irratioz entzunda, edo. Alaz guzi ere izenak emango dizkizut.

        Lendakari eta Guda Zaingoko burukide: Agirre'tar Joseba Andoni yauna.

        Zuzentza eta Gogo Lantze Zaingoko burukide: Leizaola'tar Josu yauna.

        Erri Zaintza Zaingoko burukide: Monzon'dar Telespor yauna.

        Ogasun Zaingoko Burukide: Torre'tar Eliodoro yauna

        Nekazaritza Zaingoko burukidea Euzko-Ekintzako aldekidea eta beste Zaingotako Burukideak ezkertarrak dira.

        Entzungo dituzu, noski, emen izugarriak gertatzen ari dirala eta ez dezu ziñistu bear paxistak zabaltzen dituzten gezurrak dira ta. Bilbaon ez dirudi gudarik dagonik... Paxistaren egazkiñak «bonbak» bota ta eriotzak egin zituzten, onera etorrita egun gutxira, baño, arrezkero Bilbon gentza da jabe..

        Konturatu zaitean Euzkadiko Jaurlaritza egiten ari dan lanak, espetxean dauden emakumeak, espetxetik aterata beak nai duten tokira bialtzen ditu. Dakizun bezela idazkia emango dizun emakumea, abertzale arerio gogorra da eta abertzaleari eskerrak etxeratuko da. Ikusiko degu emakume abertzaleak espetxetik ateratzen dituzten eta onera bialtzen dituzten, bada, emen zai dauden senarrak asko dira.

 

* * *

 

        Elgetako guda-oñetan nago. Gaur emezortzigarren eguna gure saildia emen gaudela.. Nere saildia «Loiola» da eta kapitan naiz. Basaldo mendian gaude, Elgeta inguruan. Ziñistu ere etzenduke egingo kaleko umea nola gogortzen dan mendi ebilietan. Gau ta egun, jai ta aste, euri, txingor, edur, eguzki, guzira jarriak gaude ta beñere baño osasun obeagoa daukagu.

        Paxistak, egitekoak egin dituzte... Ez daukate dauden baño onuntzago etortzerik. Noizean bein egiten dituzte aurreratzeko alegiñiak baño jipoe ederria artu ondoren berriro atzeratzen dira aldi baterako.

        Orain bai daukagula gurenda itxaropen osoa. Euzko-gudaroztearen kemen eta irakaskintza aundia da eta auek lagun ditugula garaitza gurea izango dala ezpairik ez dago. Loretxo, gudatzaz ari nazazu eta beste gai bat ere ukutu bear dizut. Luze iritzirik altzaude? Aspaldian zure belarri ertzera ez dizut esan maite dizutenik; ez da idazkiz ere. Bart gabean e.gindako ametsa edestuko dizut.

        Parapetoan negon. Eskuan izkillua artuta noizean bein tiro bat edo beste boteaz eta paxistak botatzen dituztenak entzunak, erdilotan. Zuri irudituko zaizu, nola lo egin leike gudarozte arerioa 500 neurkin dagola? Ori lenago zan, orain lo egingo nuke alanbrean zintzilik ere...

        Bigar idazkia bialduko dizuten pozez amets dagit. Nik uste nuen maitasun nabaitzeko zugazti batean osto orlegi, lore eta txori abeslari inguratuaz bakarrik nabaitzen zala. Oker negon. Parapetoan lozorroan nagola gudaren garaille amets dagit. Gurenda ondoren ezkontza datorkit nere oroimenera. Prailletako elizatik aterata zugaztian barrena goaz. Udaberria da eta zugaztia zoragarria dago. Zu ere jantzi zuri ikusgarria soñean dezula, gurasoak Madriden jai baterako erosi ta jantzi gabea. Ni, kapitan gudari jantzia eta nere lagun gudariak aldamenean. Espatadantzari eta txistulariak ere bertan dira. Ezkontzaren edertasuna! Zoratu bear zaitan une zoriontsuan, pa pa paaaaa ametralladora izugarriak esnatu nau ta nere uriko zugaztian arkitu bearrean parapetoan biotz maitasunez negarti esnatu naiz, eta esnatuta gero geigo maite dizutela pozez nago nere ametsa egi biurtuko dala oldozturik.

 

* * *

 

        Uriko berriak jakiteko egarri bizia daukat eta uste det berri ugari bialduko dizkirazula.

        Erantzuna bialdu dezakezu espetxetik aterata onera datozen emakume abertzaleren batekin.

        Zer diote gurasoak? Gerago ta geigo maiteago zaitut eta zuk, Loretxo? Zurearen zai gelditzen naiz. Agindu aztu ezin dizun, Yon'i.

 

aurrekoa hurrengoa