www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Loretxo
Txomin Arruti, «Mendi-Lauta»
1932-1937

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eguna, 1937-02-14/1937-03-21, eta El Día, 1932ko martxoaren 12, 19 eta 27an argitaratua.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI

 

        Loretxoren etxean Berbizkunde egunean bazkari aundia zuten eta adiskideak bazkarira deituak ere ba ziran. Bazkel ondoren akeita artzen ari zirala alkar zirikatzen asi ziran. Mutil gaste batek ala dio Loretxori. Zugaztian ikusten zaitut mutil gaste batek laguntzen dizula. Bizkaitarrista ez balitz...

        Loretxo'ren amak. — Zer diozu? Nere alaba bizkaitarrista batekin? Ez da egia izango?

        — Jolasean esan det...

        — Amatxo. Ez dakit gaste ori jolasean ari dan baño, gaurtik senargaia badet eta abertzalea. Bazkal ondoren aitorpen au egiteko asmoan nintzan eta egoki etorri da zirikada aitorpena egiteko. Nere itza eman diot Yoni gaurtik bere emaztegaia naizela.

        — Loretxo. Zer esan bear du uriak ikusirik sendi karlatar aberatz baten alaba bakarra bizkaitar purrukatu eta langille beartsu baten semearekin emaztegai ikustean? Ezin liteke...! Ezin liteke...! Orrelako asmoak kendu ditzazu, oraindik gaztea zera. Emezortzi urte dauzkazu ta oraingoz nai dezu iñoren andregai izan? Ez aal zera konturatzen otsein bat bezela biziko zerala andregai zeran egunetik?

        — Bai, Amatxo, guzia ezagutzen det. Ondo oldoztu ondoren artu det erabakia eta orain nekez zabiltza. Kondearen semea senargaitzat artzeko alegiñak egiten ebili ziñanean zenbat urte neuzkan?

        — Kondearen semearekin bat egiten dezu langille baten semea?

        — Ez orixe! Kondearen semeak ez daki bizibiderik ateratzen lan bidez, gurasoen diruak ondatzen besterik... Nere senargai Yon, bere izerdi nekearekin irabazita bizi da eta bere emaztea ere gaur edo bigar ala biziko da.

        — Nere etxean bizi nai badezu ezin jarraituko dezu Yonen emaztegai izaten, bestela...

        — Ez aserratu, oraindik gastea da eta onenean udarako aizeak dakarten Madritarren batek baliteke bereganatzea —dio bazkaldar batek—.

        — Loretxo ez da aserre egokiera esan duenean bere gurasoei agertzeko bere asmoa.

 

* * *

 

        Urian bereala zabaldu da Loretxoren senargaia Yon dala. Uriko karlatarrak min dute eta orain konturatzen dira aspaldian Loretxo margaritaren batzokira ez jutearen zioa. Loretxoren gurasoei buru betetzen alegintzen dira uriko karlatarrak, Yongatik gaizki itzegiñaz. Gurasoak ere alegintzen dira alabari aztu azteko Yon, baño, guzia alperrikako lana da.

        Udaran itxaropena daukate, bada, uritik Donostira udaldia igarotzera jun da beste senargai bat billatuko duen itxaropena.

        Yon eta Loretxok zenbat eta eragozpen geigo billatu orduan ta geigo maite dira. Eragozpen guziak alperrikakoak dira.

 

* * *

 

        Uztaillaren 18an gudaketa sortu da, militarrak Españan eta Euzkadin zer esanik ez, paxismoa jartzeko asmoz. Loretxoren uria Gipuzkoako kosta urian, euzko-abertzaleak ziran biztanle geinak eta euzko-abertzaleak eta gorriak agintari jarri dira gudaketa sortu danean.

        Loretxo bildur da bere gurasoakin, karlatarrak diralako. Espetxeratuko dituzten bildurrez alegiñak egiten ari da gurasoen aldez. Bi illabetean uriaren jabe abertzale eta gorriak izan dira eta Loretxo ta gurasoak azke izan dira. Nori eskerrak? Egunen batean onenean jakingo da azkatasunaren zioa.

 

* * *

 

        Militar-errekete-paxistak urira urreratzen ari dira. Loretxo gaztea itun arkitzen da; bada, Yon bere senargaia euzko-gudaria da eta lenengo egunetik Euzkadiren azkatasun aldezlea. Batetik bere Yonen etorkisuna, bestetik aberriarena. Atsekabe auek arintzeko gurasoak marmarka arrotzen asiak dira euzkotarren gudarozte arerioa urreratzen ari dan bezela. Gertakizun auek guziak Loretxoren bizitza itundu dute.

 

aurrekoa hurrengoa