www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa  

ARENGARAIKO PRIMAREN KHANTORIA
 

Ahaire zahar huntan bi berset berririk,

Alagrantziareki khantatü nahi tit;

Bihotza libratürik phena orotarik,

Desir niana beitüt orai gogatürik.

 

Ihurk etzin erranen, ezpeitzin üdüri,

Gogatüren niala maitia jagoiti;

Mintzo nintzeion bethi ahalaz uneski,

Ene erranen gatik hura ezin kunberti.

 

Abis bat eman nahi dit muthil gaztiari,

Khorte egiteko deseiñ dianari,

Jarraiki dadin bethi pazentziareki,

Gogor üdüria gatik sekülan ez etsi.

 

Maitiaren gana zuazanin amorioz,

Bere florian bada ez izan lanjerus,

Neskatilak beitira ordian handius,

Bena gogatzen dira lüzin inganioz.

 

Goizan ipharra eta arratsen hegua

Hola balinbada kursian da denbora;

Barnatikegi ez har othoi amoriua;

Gazterik eztakizün xuri bilhua.

 

Ihizlariak eztizü atzaman erbia

Thiatü gabetatik lehenik kolpia

Gisa berian düzü oi ene zorthia,

Nik ere hala dizüt gogatü maitia.

 

—Zazpi urthe badizü ene khariua

Zütan ezarri nila ene amoriua;

Geroztik nindiagozün trixterik gogua

Beldürrez etzintzadan zü goga, gaxua.

 

—Zazpi urthez zitzaitzat onduan ebili

Ene tronpatü nahiz malezian bethi;

Orai egiten düzü aisa eni erri,

Begiraizü Jinkuak zü etzitzan püni.

 

—Zelüko Jinko Jaunak badü pietate,

Bere denbora dizü errota egile;

Ürgüllütsien bortxaz konberti erazle,

Feit horrez orhit zite, maitia zü ere.

 

—Ühaña ihizlari arrañ hurin deno,

Muthilak ere trende amoros direno;

Neskatilen onduan doloruski mintzo,

Desira kunplit eta haientzat akabo.

 

—Pikanki mintzo zira gizuner maitia,

Ez, sunja bazeneza düzün estatia;

Maite ezpalinbanü fidel izatia,

Elitzeikezü komeni hola mintzatzia.

 

—Persuna bat denian plazeraki galdürik

Erramarkaule düzü inkietatürik;

Ene erranari othoi ez egin kasurik,

Bestela eztükezü ni baizik galdürik.

 

—Kontsola zite, kontsola, oi ene maitia,

Eztate orai lüze gure jüntatzia;

Zaldiz igorrien deizüt zuri txerkaria,

Hartan gañen jinen zia zü eta frütia.

 

Zaldi xuri bat badit zure zerbütxüko,

Zük plazer düzünian hartan juaiteko;

Aita eta amari errezü adio,

Ene ustez ezpeitzira ützülien haboro.

 

Araneko süjeta, ororen lilia,

Neskatila gaztetan parerik gabia;

Hanitx plazer hartü düzü (düzün) haitatü lekhia

Barkoxen igaiteko zure zahartzia.

 

Khantoriak huntü nütian eskapilareki;

Süjeta den bezala ahal bezañ uneski;

Jinkuak deiziela bier algarreki

Mündian bizitze lüze ünioneki.

 

aurrekoa