www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

GAZTALONDOKO NESKATILAK

 

Bi berseten huntzera nüzü abiatzen,

Gaztalondo handiko neskatila gazten.

Hurak nahi dütienez dirade trüfatzen

Intertan gaxo hurak etxetan zahartzen.

 

Hamar etxekalhaba badirade aizo:

Nurk zer estakürü din dirade bethi so,

Algargana bil eta erri egin gero:

Ai zer denbora hori, eztait nuiz artino.

 

Gaztalondo handiko hiru etxekalhaba

Abiatü dirade Maidalenara.

Bideti ützülirik jun dira Landara,

Entzünik jun zeitzela xalantak hara.

 

Senthorale horiek egüna segreki,

Igaran ükhen die Muntorieseki;

Ützültzin jiten dira Soskori aldeti,

Maidalenan zirela koloratzia gati.

 

Persuna gaixo hoiek etxera zirenin

Uha eta eñhez ziren ezin bestin;

Flakatürik zirela plañitzen ziradin,

Ezi bidaje handin izan beitziradin.

 

Etxekuak arratsen trixtezera dira,

Alhaba arraruak eri dütiela,

Eztielakoz jaten üsatü bezala,

Landan jan beitzükien kustilla sobera.

 

Persuna gazte hoiek ohilat jun ondun,

Amek kasola bedera ardu zeien irun;

Haiek aldiz ez hartü, alegia ez hun!

Landakotik beitziren bia phitxer kholkun.

 

Muntoiko muthikuez nüzü estunatzen:

Nulaz dütien haitatzen emaztik Barkoxen;

Areta badakie eztiela hun haien,

Ezpadie haboro miñatze lanthatzen.

 

Muntoiko muthikuak, abisa zitaie:

Emazte geiak Landan haita itzazie;

Hurak kuntent dirade ardu edan gabe,

Mestüraz eta broiaz asia badie.

 

Barkoxeko emazten üsatü legia;

Zopak jan dütienin arduz godalia;

Ez Muntorin bezala hur erdi lohia

Bargera xilutara üharriz bildia.

 

Barkoxen nahi denak gaiaz paseiatü,

Zaragollak behar tü untsa butuatü:

Ezi ber süjeta izan zaikü heltü,

Emaztek diela gizun bat zehatü.

 

Gaztalondo handiko lür plano gizena!

Sentho ere beita han hazirik dena.

Haietarik hartzera ihur ezin deña,

Beldürrez haien haztik eman dizen phena.

 

Gaztalondo handiko segella senthua,

Eri lüzaz egonik iruski sendua!

Balinba zure gaitza etzüzün, gaixua,

Arauz gaierditako zerena gaxtua.

 

Gaiazko zerenak nik entzütia badit,

Eritzen dütiala neskatila gaztik;

Ta gero sendotzeko behar hilabetik,

Hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzik.

 

Neskatila gaztiak, abisa zitaie:

Gaierdi zerenatik begira zitaie;

Zunbait irus segreki libratürik ere,

Püblikatzen direnak haboro dirade.

 

Khantoren egilia düzü ezkuntzeko,

Emaztia nahi lüke lau kalitateko;

Gormanda, libertina, auher, mihi gaxto,

Uste düt Gaztalondon bat ükhen halako

 

aurrekoa hurrengoa