www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

MUSDE XAHO

        (1849)

 

                Khantore berrik

 

Barkoxerik Baionara juitez, huntzen düt bi kobla,

Nahiz haiez felizitatü musde Xaho han den hura,

Haren ezpiritia banü, egin beinirio aisa.

 

Haür naizüla, musde Xaho, dütüdana phenak oro;

Hunak, emaztia galdü-tit, eta uhuria gero,

Haien ebaslek, ogen gabe, etxeki beinaie presu.

 

Egin dit hanitx khantore, azken huntik aldiz zure,

Nahiz inprima ditzaztatzün, jar nadin haien salzale,

Bizia irabaz — dezadan, ezari gabe eskele.

 

Musde Xaho Atharratze, adinez zirena gazte,

Bena ezta zaharrik ere, dinik haboro, jakite,

Ez jente talent handietan, dinik hainbeste berthüte.

 

Abill, eijer, ezpiritus dena da üsin handius;

Bena, zü, dohain haiegati, etzirade fantesius,

Ümil, afable zira eta, behardenian, korajus

 

Adina zaizü goratzen, ezkuntziaz ez okartzen,

Zure ezpiritü unestak beiteizü lüza-erazten,

Areta berhaiñ bazenakike, züz, dama gazter minzatzen.

 

Zü zira gizon gaztia, maleruseren eztia;

Zure ezpiritiren famak hartürik dena franzia,

Depütatü izentatzeko, zirena listan hartia.

 

Zük düzü denbora bethi, praüber nahiz egin hunki,

Aberats nublek beikütie jente xehia iretsi,

Her hunki egin nahiz düzü, kargü hartzia unhetsi.

 

Lehen ere zinatin zü, Xaho, izan depütatü;

Bena botzak gorde zeitzien, hanti züntien traditü,

Aphezek eta jente nublek beitzien hori kaüsatü.

 

Aphezek etzütie, zü, nahi egin depütatü;

Entzünik nahi deitzezüla, haien arrandak txipitü,

Lotsa beitira oillo saldak behardeikien mankatü

 

Kargülant, nubliak ere, Xahoren kuntre dirade,

Jente xehiak jan beharra, hen gajek behar beitie,

Eta harek txipiraziren, hura sinhesten badie.

 

Parisen tie kargüti, depütatiak idoki,

Haietan beitzen hanitx handi, txipien kontrerik elkhi,

Bonapartek igorri dütü, egin beitere ederki.

 

Orai behar beitütügü, depütatiak berritü,

Üskal-Herriko jentik oro, nahi zütiet othoitü;

Kargülant, nubler ez rantierer, eztela behar fidatü.

 

Botzak eman-itzatzie, praubik dütiener maite,

Ezi hurak izanen-dira jente xehiaren althe,

Xaho depütatü baledi, hura hen hala lizate.

 

Üskal Herriko jentia, inpot injüstos bethia,

Egizie musde Xahori, zien botzen emaitia,

Harek eraginen darizü, gure phetxen txipitzia.

 

Nahi-bada Bonaparte izan jente xehen althe,

Musde Xaho mintzo-datinin, hari beha laket-date,

Eztate hura handi, nuble, gure jale-hen ahalke.

 

Musde Xaho behar düzü, aldi huntan kargin sarthü,

Bestela Üskal-Herri hunek, behardü düpe baratü

Behar beitüke aberatsen injüstizier pharatü.

 

Kargülant, nublik dirade, dienak sobera gaje,

Jente xexe miserablia, aldiz haien phakazale,

Ezpazütügü sekurs gei; bai bethi izanen ere.

 

Jente xehek behar dügü, jinkuari gomendatü,

Eta Xahoren depütatü igaraitia galthatü,

Bestela handier esklabo behar-dükegü baratü.

 

Berset hoiek zitit-egin, nahiz depütatü zitin,

Zureki nahi beininzate Parisera ni ere jin

Ene hunen errenderaztia, Bonaparti zützaz galthegin.

                                        Pierre Topet dit ETCHAHOUN

                                        Bayonne Imprimerie de P. Lespès.

 

aurrekoa hurrengoa