www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

PHIXTAKO OLHA
 

Bi berset berririk nahi tüt khantatü,

Phixtako olhaz eta artzañez mintzatü;

Hamust egünez beitüt gaxura han hartü,

Berset horiez deiet egin nahi phakü,

 

Ünhürritze bortian da Phixtako olha,

Olhalte huna beita, bai eta ederra;

Bena artzañ auherra ez duala hara,

Ezpeitüke aizina egoiteko hala.

 

Phixtako olhaltia sorhoz aberats da

Bena harek diana, beitü hanitx baxa;

Kabalik han sar-eta lotsa dira mankha

Hartü behar dizie abisü handia.

 

Phixtago kabal-zaiñek badie bereki

Hamabost ehün arres ehün behieki,

Urde zahar salduak, bohorrak hümeki,

Ezpeitütie nahi artzañak lo ützi.

 

Phixtako ardi eta kabalen üsantxa,

Españako hegilat laster zuin lehenka;

Gero artzañ gaixuak onduan lasterka,

Egüna bezain lüze da haien kunbata.

 

Españako hegian egoitia gaitz da,

Iazarria denian bustirik bizkarra,

Eta Phixtesek egon behar die hala,

Beldürrez Españulek kabalik püñera.

 

Phixtako kabal zañak oro dira gazte,

Haboruak mixkandi, bena nausiak maite;

Hek bezala kabalik erabil balitze,

Bortietako olhak oro hun lirate.

 

Phixtako olha die jentek hun egiten,

Kabalik beitütie untsa erabilten;

Arrazu horrek deit eni erranazten

Artzañ hunak diala olha hun'egiten.

 

Aberats den artzaña ezagün da bethi

Bortilat juiten dian bere anhuati;

Phixtesek lan badie, bena untsa bizi,

Hamabost ogi deiet osorik ikhusi.

 

Ezta ez Phixta beno olhalte hoberik,

Ez eta ere han beno kabal'ederragorik,

Ez zazpi olha nausi aberatsagorik,

Nahiz baden ürgüillü haboro dianik.

 

Artzañ gaztik deitziet berset horik huntü,

Nahiz izan zitien maitez ezagütü;

Ezi nahi dianak gizuna haitatü

Olhan zer kondüta din behar dü galthatü.

 

aurrekoa hurrengoa