www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

KHANTOREN KHANTATZEKO

        (1829)

 

Khantoren khantatzeko bada süjet berri,

Urdiñarben diela hüllan ükhen xagri;

Prima batek erosi funts bat berririk,

Kreanzier zaharrek abantzü ideki

 

Omize gañetik Urdiñarbera

Jaun gazte bat juan da espusatzera;

Xalanda zahar bat oposatzera,

Berak eraman dizü sakolan papera.

 

Espos horrek letera jaun erretorari:

Musde Behiagoitik hau deizü igorri;

Haren arrapostia huntan da ageri,

Zure espusatzia etzeitala sori.

 

Espos horrek behala, süjet zian bezala,

Jaun erretorak ziala traditü gisala,

Jakin balü zer eman zeion sakolala,

Urthukiren ziala ühaitzian behera.

 

Espos hori behaia zaldiz hiriz hiri

Arranjü egitera andre zaharreki;

Diharü franko bazizün sakolan iruski,

Prima kuntentatü, bena dihariak ützi.

 

Prima horrek bazizün ordian bihotz min,

Haren marraketarik aisa dügü jakin;

Bi hogei ezteliar jarririk mahañin,

Eta harek arratsen senharrik ez ohin.

 

Basila Olivero, entzün dit batzare

Zük badüzüla bost-pa sei amore;

Ni edireiten nüzü batere bat gabe,

Bat eman izadazüt khantoren jornale.

 

aurrekoa hurrengoa