www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

JINKUAREN MANIAK
 

Bi berset berririk nahi dit khantatü,

Hamar manü horik nula begiratü;

Lehenik behar dügü Jinkua adoratü,

Eta lagün protsimua ahal oroz lagüntü.

 

Bigerren manian jüramentü güti,

Mihia nahi dianaren erraitera ez ützi;

Horren gañian ezta diferentzia txipi:

Zelilat igaran edo ifernilat iraitxi.

 

Obligatü gira hirurgerren manian,

Mezaren entzütera igante egünian;

Gero obra hunik egin ahal dügünian,

Gloriaren gozatzeko eternitatian.

 

Laugerren manian gure bürhasuak,

Gü gatik sofritü dien miserable gaixuak,

Behar deiegü errekonpentsatü haien sakrifizuak,

Halerik ere eztegü phakatüren hartzekua.

 

Bostgerren manian ihuren ez hiltzia,

(Ala) gaitza gogorra beita oi heriotzia;

Aski dügü Jesüs Jaunian etsemplü hartzia,

Gü gatik kharreiatü beitü khürütxia.

 

Seigerren manian begira xahütarzüna

Haren gañian tentazione hanitx izaten da

Bethi begira, maita berthütia,

Gloriaren gozatzeko eternitatia(n)

 

Zazpigerren manian deusik ez ebatsi,

Bererekin pasa, besten gaizak ützi;

Debriak phusatzen gütü egitera gaizki

Atzamaiteko sariak hedatürik bethi.

 

Zortzigerren manian hau egin behar da:

Jakile faltsütako ez zerbütxa seküla;

Protsimo lagünari desira nurk guria bezala;

Egün batez gaiza oroz khuntü eman behar da.

 

Bederatzügerren manian eztügü besterik:

Ez sekülan desira besten espusarik,

Ez besten odolian har behin ere pharterik,

Arima gaxuak ükhen eztezan thonarik.

 

Jinko jaunak eman tü hamar manü,

Manü hoien begiratziaz har dezagün kasü;

Gero deusetan ere ez beldürrik hartü,

Ama birjina saintiak lagüntüren gütü.

 

Jesüs Jaunak Moisi Zinaiko mendian;

Hamar manü horik izkiribatü zütian,

Orok ikhas gitzan eta begira mündian,

Beldürrik gabe agertzeko jüjamentian.

 

Bedatsian bazterrak berdatzen dirade,

Josafaten badate heiagora egile;

Han badate bai hanitx arima trixte,

Sekülan eternitatian kontsoliorik gabe.

 

Khantoriak egin tit gogula jin eta

Ene ustez ikhastia ororen komeni da;

Gure salbatzeko bidia hoitan da,

Eztakianik balinbada, ikhastia hun da.

 

aurrekoa hurrengoa