www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsoak eta kantak
Pierre Topet, «Etxahun»
(-1862), 1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

IDORROKI OLHA

 

Idorroki olha Ziberuan da;

Artzañ baliusik hara biltzen da.

Han gerthatü izan da Etxahun gaizua,

Lagüner diezü huntü bi kobla,

Üdüritürik ezi merexi ziela.

 

Kharrikiri-borda edo «Sans quartier»,

Ai! zer lagüna hura atzin lo egile!

Bezpera gaiti dua olh'aizulat ere,

Bihamenian jiten nahasterik gabe,

Ardien berheztera beitü herabe.

 

Kharrikiri-bordak astia igaran,

Bere pastetxa dizü bestek eginik jan;

Harek ekharri hurik ihurk eztü edan,

Ez eta ez egürrik ezarri süian,

Hargatik izan düzü bi egünez artzañ.

 

Kharrikiri-bordak zer zian egiten,

Ardiak zeitzenian bestek berhezten?

Juan eta salduan zietzün sartzen,

Berak aldiz olhalat laster egiten,

Haren lagün zena ordian laket zen.

 

Artzañ egon zenian herabereki,

Arhanka juan züzün zakiareki;

Arhan sobera janik tripa sorterazi,

Gero etzatekian ardier jarraiki,

Gai hartan hirur hogei zütian ments ützi.

 

Etxahunek diro erran Garaiiri:

«Ardien berheztera habil ordin hi»!

Harek ez ezagützen berarenak kasi!

Berak behar ükhen tü berhez-erazi

Olha aizoko bati kobla hunt sari.

 

Etxahun gaizua hik aztüra bethi:

Bortian heltzekua lagün huneki!

Bazia hamar urthe edo hamabi!

Ehintzala bortian izan orai baizi,

Bena büilta baten haie aserazi.

 

Adio Lixagorri eta Idorroki!

Enaizi'ekhusiko haboro jagoiti.

Diborza egin dizüt emaztiareki,

Orai egin nahi diat borthia hireki

Otsuak janen deitzak ardik ene gati.

 

aurrekoa hurrengoa