www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Jean Baptiste Elizanburu
1855-1867

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZEIN EDER DEN ARRATSEAN

        («MAITE ZAITUT»)

 

Zein eder den arratsean

Izar arte garbia,

Ipharretik agertzean

Marinelen argia!

Bai handizki eder dago

Zeru zola handia!...

Zu miletan ederrago,

Nere maite Maria!

 

Izarrak dire zeruko

Aingeruen begiak

Gizonen begiratzeko

Jainkoak ezarriak;

Zu bixtarat agertzean

Histuz beren argia,

Sartzen dire ilhunpean,

Nere maite Maria.

 

Ez du hain lakhet izarrak

Egon lekhu berea,

Primaderan ez erleak

Baratzeko lorea,

Ez du hala argi-albak

Loriatzen xoria,

Nola ni zu ikhusteak,

Ene maite Maria.

 

Maria, zure aldera

Hurbildu bezein sarri.

«Maite zaitut» erratera

Ez naiteke atrebi:

Pilpira bat bihotzean

Beldur bainaiz abia,

«Maite zaitut» erratean.

Nere maite Maria.

 

aurrekoa hurrengoa