www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Jean Baptiste Elizanburu
1855-1867

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

MILA BAT ZORTZI EHUN ETA...

        («ARBASOAK», «ESKUARA ETA ESKALDUNAK»)

 

Mila bat zortzi ehun eta

Lau etan hogoiean,

Bertsu berri hauk eman dire

Aire zahar batean;

Gure aitaso Kantabreak,

Lo baitaude lurpean.

Ez othe dire atzarriko,

Aire hau aditzean?

 

Mendi gainetik hasten banaiz

Khanta hunen khantatzen,

Oihan zokhotik, oiharzuna,

Zer dautak ihardesten?

Hobietarik aitasoak

Othe dire mintzatzen?

Zer haiteke, hi, oiharzuna.

Hekien oihua baizen?

 

Gure aitaso kantabreak,

Mende zaharrenetan,

Gu orai gisa hedatuak

Alhor hautan beretan,

Anaiak ziren: «Guziak bat»,

Mendien bi aldetan:

Jainkoa xoilki zen errege,

Eskualdun etxoletan.

 

Nork ez dituzke gure aiten

Balentriak aditu?

Zelhaietako zonbat etsai

Hek ez zuten suntsitu

Semeak aita dik iduri,

Zeren nehork ez baitu

Bere herrian, egundaino,

Eskualduna garhaitu.

 

Larrun, Mundarrain, Altabizkar,

Zuen hegi muthurrak,

Mihise batek hila gisa;

Gorde ditik elhurrak;

Larru baletza orai ere

Azaletik haitzurrak,

Ikhus gintzazkek agerian

Aita beren hezurrak.

 

Erreka zepho zilhoetan

Bizi bada belea,

Toki goretan arranoak

Eiten du ohatzea;

Hala du mendi bizkarretan

Eskualdunak Etxea,

Biek handizki autelakotz

Maite libertatea!

 

Zer da liburu zaharrenek

Irakhasten dutena?

«Hurrunegitik heldu dela

Eskualdunen omena;

Ez dakitela noiztik duen

Euskuarak hastapena...».

Zeren Eskuara baita naski

Mintzoetan lehena.

 

Jakintsun batek, aditu dut,

Nonbait erran duela:

«Euskaldun izan baino lehen

Gu herdaldun ginela».

Ixilik ago ahal baduk!

To! Jakintsun ergela,

Ez erran guri arranoa

Beletik heldu dela!

 

«Hire amaren besoetan

Lo hagoen, haurtxoa,

Aingeruekin ametsetan.

Irriz hago, gaxoa;

Erregerentzat on badire

Phordoin eta khoroa,

Hobeago duk hiretako

Amattoren altzoa!...».

 

Nola birundan arbolari

Da segitzen itzala,

Bakhotxak hala sor-lekhua

Bethi maitha dezala!

Anaiak gaituk Eskualdunak,

Orai ere, oxala,

Jartzen bagine «Guziak bat»

Lehenago bezala!

 

aurrekoa hurrengoa