www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Jean Baptiste Elizanburu
1855-1867

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIBA FRANTZIA!

 

Nola guk erran egun, Franzia.

Gu hire haurren alegrantzia?

Ama ginian hitan heria

Etsaiek hiltzat utzia;

Hek xurgaturik odol guzia

Apal hindagon eroria;

Xutitu bait haiz orai, Herria,

Biba! Biba! Franzia!

 

Urte guti du, gau ilhun batez,

Lo zagolarik bere ohatzean,

Arrano bati lotu zirela

Berreun bele batean.

Bentzutu zuten; ezin atxiki

Hoinbertze etsai beltzen artean.

Hegal bat ere kendurik utzi...

Halare dabil airean.

 

Orai ikusiz arrano hori

Ez duela hil heien kolpeak

Bainan goratuz dohala bethi

Ikharan daude beleak,

Denborarekin arrano horrek

Izanen ditik egun hobeak;

Ethorriko duk bertzen orena

Ezen baditik umeak.

 

Frantzes herria laister halare

Goratuko da lehen bezala;

Umek amari bai ekharriko

Belek ebatsitako hegala.

Indar guziak bertan ezarriz

Nork erranen du gure ahala?

Frantzes guziek elgar adituz

Jainkoak adi nezala!

 

 

aurrekoa hurrengoa