www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Jean Baptiste Elizanburu
1855-1867

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERI ALEGIAZKOA

 

Erran duzun bezala, Grazien maitia,

Eritasun bat badut nik hainitz handia,

Mafrundi eta sukhar, bat eta bertzia,

Deus handirik eztuk, bainan gosetia.

 

Gaitzak ninduenean ondikotz! sesitu,

Nere biziaz nuen betikotz etsitu,

Biharamunean nintzen ohean gelditu,

Jeiki nintzenekotzat bazen apetitu.

 

Barraiatu zenean gaitzaren berria,

Guziek nahi zuten ikhusi eria,

Batek erraiten zuen triste da begia,

Bertan haren ondotik gaitza da handia!

 

Eriak memento hartan zer zuen pentsatzen,

Adiskide maitia, ez dautzut erraiten,

Gaitza nere baitharik oraino urrun zen,

Ezen pausatu nahiz gelditua nintzen.

 

Jeiki eta juan behar zen infirmeriara,

Bainan han sartzekotzat behar zen papera,

Eman zautanean beraz Leontrek afera,

Juan nintzen berehala erien etxera.

 

Athea ideki eta nik zer dut ikhusten

Boltexur bat lasterka ni ganat heldu zen,

Halto, adiskidea, ez duzu aditzen,

Pasaporterik gabe ez da hemen sartzen.

 

Nik orduan sakelan sartzen dut eskua,

Eta atheratzen dut paper galdatua;

Erraiten dudalarik: Oi, mila debrua!

Nongo presondegian othe nauk sarthua?

 

Boltexurra heldu da kadira batekin,

Eta erraiten darot: Jar zaite hor, Pattin!

Nik berriz erreposta: Mila esker, Kattalin!

Othoi fite zatozkit gosariarekin.

 

Oren baten buruan, huna boltexurra,

Jauna, zer plazer duzu tisana ala ura?

Ixil zaite, Kattalin, ez naiz trufa gura,

Othoi emazu laster oilasko bat susa.

 

Eguerdi pasatu eta oren bat harekin,

Boltexurra heldu da arrolize batekin!

Erraiten dautalarik: Orizu han, Pattin,

Ongi izanen zare gaurko zu hunekin.

 

Zoin oilarrek errun du arroltze eder hau?

Irents nintzazke batian holako hamalau!

Jadanik pasatu ditut aski arin bi gau,

Heldu den gauarentzat maska ona duk hau!

 

Eguna pasatu eta ethorri arratsa,

Gau hortan amentsentzat ez nintzen ni lotsa,

Etzen fite ethorri biharamun goiza,

Beheiti jaitsi nintzen sendaturik ontsa.

 

Jadanik jastatu dut nik presondegi frango,

Bainan orotan bazen zerbait asetzeko,

Goitikuan azkar, beheitikuan flako,

Ez nauk ni gehiago infirmeriako.

 

aurrekoa hurrengoa