www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Jean Baptiste Elizanburu
1855-1867

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

APEXA ETA LOREA

 

Neguaz primadera zenean jabetu,

Sasi baten hegian apexa zen sortu;

Lekhu berean baitzen lorea gerthatu,

Gaixoek elgar zuten bihotzez maithatu!

 

Iguzkiak ihintza pizten duenean,

Apexa doha bethi hegalez airean;

Nahi luke loreak segitu bidean,

Girthoinak zertako du gelditzen lurrean?

 

L.— «Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,

Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!

Zertako haiz hi bethi nitarik urruntzen?

Hi guan eta badakik, nigarrez nauk hurtzen».

 

A.— «Zertako nigar egin, o lili maitea?

Egunaz iguzkia dun nere jabea;

Goizetik lorez lore dinat nik bidea;

Iguzkia sartzean bethi naun hirea...».

 

L.— «Goiz guziez adio, arratsean agur,

Egunak luze dituk, gauak aldiz labur;

Nere nigarrez, othoi, ez hadila samur,

Zeren hire galtzeaz bethi nauk ni beldur...».

 

Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,

Lorearen besoak zituen urratu;

Bi maitek zutenean elgar besarkatu.

Apexak haizeari hegalak hedatu.

 

«Haize bihotz gabea zertako herritik

Ereman duk apexa mendien gainetik?

Zertako duk urrundu maitearen ganik?

Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik».

 

«Apex hegal flakoa, geldi hadi, geldi;

Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:

Zertako haiz fidatu haize gaixtoari?

Lorearen gainera lurra duk itzuli!...

 

A.— «Maitia, kausitzen hut lurrez eztalia!

Jainkoak bere ganat deithu hau, lilia!

Hi lurreko hindudan sosegu guzia;

Hil haiz!... Orai neretzat deus ez dun bizia».

 

Oraino iguzkia zohan inguruan

Apexa zenean hil bere sor lekhuan...

Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,

Agian Lorea du kausitu zeruan!...

 

aurrekoa hurrengoa