www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Liburu ederra
Jean Pierre Duvoisin
1856

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Liburu ederra, Agustin Kardaberaz / Jean Pierre Duvoisin (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa  

AMA BIRJINAREN BIHOTZARI
GOMENDIOA

 

        Oi Birjina Maria! Ama guziz maitea, guziz eztia, guziz amultsua. Idek diezadazu zure bihotza, eta horren barrenean onhets nezazu eta lekhu egin zure zerbitzari jarraikienen artean. Gozaraz diezadazu bihotz sakratu horren gozoa; dastaraz diezadazu hortarik ilkhitzen den bakezko, urrikalmenduzko eta amodiozko ithur ura. Hunen handi, hunen saindu, hunen maithagarri, hunen ospagarri egin zeraituen Jainkoaren botherea goresten irakats diezadazu.

        Oi Maria, zure bihotza graziazko dohainez aberastua da. Begira zozu nerearen erromeseriari, eta urrikal bekizu, eta ardiets zozu grazia berean parte.

        Oi Maria, zure bihotza izatu da aphalguratasunez bethea, eta orai izarniatzen du iguzki batek bezala zeru gorenetarik. Irakats diezadazu niri ere aphalgura izaten, hits zatzu ni baithan munduko argidura gezurrezkoak, argizatzu lurreko itzalpe galgarriak, eta ardiets dizadazu zeruko ospe zoragarriko sartzea.

        Oi Maria, zure bihotzetik jausten da atsekabez hiratuak daudezinen gainera gantzudura guziz gozagarria. Indazu othoi niri ere nahigabeen egartzeko ahala, ardiets dezadantzat egun batez zure oinetan gozatzea Jaunaren guzizko bakeaz.

        Oi Maria, zure bihotz amodioz betheak agintzen darotzu laguntza ematea bekharos dohakabeari. Huna ni ere non nagoen zuri ahuzpez. Heda dizadazu zure esku lagungarria eta goitiaraz nezazu nere galpeneko lezetik.

        Oi Maria, zure bihotza khaldan dago Jainkoaren alderako suaz. Bero zazu nere barrene hormatua ere, eta egizu erre nadien Jaunaren alderako kharrez.

        Oi Maria, zure bihotza karitatez dago gainditua. Hil zatzu ni baithako sumindura uherrak. Egizu maitha detzadan nik ere nere anaia guziak, zeren Jaunak ez baitu gal dadien nahiko hanbat amodio dakharkeen norhabea.

        Oi Maria, zure bihotza bethi jarraiki izatu da zeruko graziari. Borthitz zazu nere arima ere etsai gaixtoaren kontra, jarraik nadientzat zerutik heldu zeraidan argiari eta egin dezadantzat khordokatu gabe mundu hunetako bidea.

        Oi Maria, zure bihotza da guzizko garbitasunaren egon-lekhua. Adiets dizadazu niri ere nere lohitasunaren xahutzeko indarra.

        Oi Maria, zure bihotza ez da Jainkoarentzat baizik bizi izatu. Lagunt nezazu ni ere lurreko gauzen higuintzen, Jesus, zure Seme maitea baizik gehiago ez dezadan bilha.

        Oi Maria, nere Andre maithatua, oraidanik eta bethikoz jartzen naiz zure bihotz amodio sainduz bethearen gomendioan. Zure haur batez bezala nitaz artha izan zazu othoi. Baztertzera noha lurreko zorokerietarik, zure jarraikitzeko zure Seme Jaunaren Pasione erdiragarriko bidean. Hurbil zaite nigana; izan zaite neretzat nere urhats guziak bidaturen dituen zeruetako izarra; eta nere azken orena heltzen denean, lohakar nadiela zure besoetan atzartzeko zurekin Jainko Jaunaren oinetan. Halabiz.

 

aurrekoa