www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Liburu ederra
Jean Pierre Duvoisin
1856

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Liburu ederra, Agustin Kardaberaz / Jean Pierre Duvoisin (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AZKEN SOLASA

 

        Ai nere Jainkoa! zenbat urthe du lurrean naizela bizi, et guziak egun bat bezala dire iragan, eta deus guti dut egin zure zeru dohatsura heltzeko. Oraidino bizi izatu naiz biziak bethi iraun behar balu bezala, eta ez naiz hanbat orhoitu ez naizela iragaitzaz baizik lurrean. Bilhatu ditut atseginkeriak, iduri hekietan zagoela zorion osoa. Eta bethi, egun oroz, urhats batez hurbilago heriotzetik, oren guziz nere bizi dohakabearen galmentan, eta ni halere ahantzia nere zoramenduetan, ardura guti idukiz nere azken helburuaz. Ai Jauna! ez bedi neretzat alferretan izan ixuria zure odol sakratua! Urrikalmendu izan zazu nere izpiritu ahul lurtiarraz. Jesus Jainko ona, agertzen natzaitzu bihotz hagorandu batekin. Nitaz pietate izan zazu nere azken orenean. Herioaren aztaparra nere gorphutzaren gainera hedatzen denean, nere begi iraganak, ilhunduak eta nahasiak, zure gurutzeari ematen diotzadanean, urrikal zaite nitaz. Nere ezpain hormatuek deitzen dutenean zure Izen saindua, ez dizadazula ukha zure laguntza. Nere beharri tontotuek entzunen dutenean azken aldikoz zure ministroen boza, jautsaraz zazu zure grazia nere gainera. Nere bihotz herbala, heriotzeak harritua, abiatzen denean bere azken nigarren ixurtzen, emozu bere bekhatuen damu minaren hezadura. Azken aldikoz besarkaturen dudanean zure gurutze adoragarria, onhets zazu nere egintza zure amodio guzizkoan. Nere ahal guziak, ezeztatzen direnean, nere inguruko jendeak laztuak egonen direnean nere azken hatsari begira, igor diezadatzu zure aingeruak laguntzara. Nere arima ezpain hegira ethorririk, uzten duenean nere lurrezko lohia zurphildua eta hormatua, onerits zazu zure aintzinean; ez dezozula gorde zure begitarte adoragarria eta lekhu emozu zure hautetsien artean.

        Oi Jauna, bihotz nekhatu eta nahigabeztatu guzien iheslekua, zuri egiten darotzut hela: nigatik oinhazezko eta atsekabezko itsaso uher batean izatu zare mainhatua. Orhoit bekizu amodio ezin-bertzezko hura, onhets zazu nere hobenen damu egiazkoa eta senda zaitzu nere arimako zauriak.

 

Oi Jesus, hel benedi zugana

HALABIZ!

 

aurrekoa hurrengoa