www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Liburu ederra
Jean Pierre Duvoisin
1856

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Liburu ederra, Agustin Kardaberaz / Jean Pierre Duvoisin (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJINARI OTHOITZA

ardiesteko bekhatuaren
ezagutza osoa eta egiazko urrikia

 

        Jainkoaren Ama, eta nere Ama Andre eztia, nere bekhatuei begiratu eta ikhara handiak hartzen nau. Ikusi eta gogoratu zer eta zenbat neretzat egin duen zure Seme Jaunak, eta harritzen naiz. Egia da, ikusten dut nere asmu, hitz, egintza eta bertze urhats orotan hainitz gaizki eta eragabeki ibili izan naizela. Bizitze berri bati lothzeko, mundu galduari ukho eginik, nere Jainkoari jarraikitzeko lehiatua naiz. Bainan ona bada-ere nere lehia, handiagoa da oraino nere herbaltasuna. Oi Birjina Ama eta paregabea, zu zare bekhatore enulduaren ihes-lekhu eta gozagarria. Hunen eta zure, hainitz premia handi dut. Urrikalmendu guzietako ama zare; izan zaite nere ama. Zure Seme maitea-ganik, nere lehia hunen hazkartasuna eta bekhatu eginen urriki handi bat ardiets dizadazu othoi.

        Andre ona, ez dut nik fagore hau merezi. Hala da. Bainan ez niri begira. Orhoit zaitezi bekhatoreen Ama urrikalmendutsua zarela. Begira diozozu beraz nere lazeria guziz handiari. Erromes edo noharroinak zer egin lezake, ez baliz aberatsen athetara heltzen, agertzen ez balitu bere zauriak, eta bere premiaz eskatzen ez balu? Ni-ere, Ama, Andrea, heldu natzaizu nere arimako zaurien erakustera. Lot zatzu zure bihotz eztiko gantzuduraz. Amoina egiozu noharroin lazeriatu bati. Eskale beharra bezala, ez naiz oihutik ixilduren. Zu zare aberats eta guziak eskuan dituzuna: ni berriz, has, buluz eta lander. Amoina bat, Andrea. Oi zeruetako Erregina, eri behar huni begi onez begira diozozu. Bekhatore naiz, zer lazeria handoagorik? Bainan bekhatoreen Ama zu zare, eta hala izan zaite ordu onean.

        Orhoit dakizula, Andre ona, zure Seme Jaunak, nere premia hestua ikusirik, grazia handi bat egin zerodala zuri erran zarotzunean: Ama, horra zure semea. Ni bekhatore naizen arren, zure semetzat ni hartzea, zure Seme Jaunak nahi du. Heia bada, nik merezi ez dudan arren, Jesus zure seme maiteari diozun amodioa-gatik, othoi zure galtzarpera har nezazu ni. Zure Semearen izenean galdatuz geroz, zer eginen ez duzu zuk, Ama ona? Bada zure Semeak ni hartzea nahi du. Hau egizu othoi; zure Semearen amorez eta haren izenean egizu. Orhoit zare zeinen gogo onez nahi izan zuen: eta nik-ere badakit zeinen bozik bethe dituzun haren nahikari xumeenak. Bada, berak gomendatu zintuen ni semetzat idukitzea. Egia da, hain gaixtoa izatu naizela, non zuk debalde uztea merezi bainuke. Bainan, zeren zure Semea, gizona-gatik hil baitzen, ez-nezazula beraz bazterrerat utz nere dohakaitzean. Orhoit bekizu, Andre ona, nola bekhatore galdua-gatik harek eman zuen bere odola. Orhoit zaite nola gurutzearen oiinean zu egotea nahi izan zuen, zuk haren odola ikusirik, laguntza egin zinezon bekhatoreari, bere gomendioaren arabera.

        Kanako ezteietan zure Seme Jaunari erran zinaroen solas bera, orai-ere idukozu gugatik: Arnorik ez dute. Eta zuk hori erraiten badiozu, segur naiz nere bihotz-epheltasuneko ura, arno guziz gozo eta indartsura laster bihurturen dela; zure othoitzaren medioz, nere bizi galduaren urriki handi bat ethorriren zeraitala; bizitze berri saindu bat, zure gerizan, hasiren dudala; eta zuk nahi ditutzunak egiteko grazia jautsiren dela nere gainera. Oi Ama guzietarik hoberena, halabiz, hala izan dedila. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa