www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Liburu ederra
Jean Pierre Duvoisin
1856

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Liburu ederra, Agustin Kardaberaz / Jean Pierre Duvoisin (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZA SAINDUA

 

Mez-aintzineko othoitza

        Jauna, bekhatore ni naizen bezalakogatik eraman duzu zure heriotze erdiragarria. Oliberetako baratzean hasi zinduen zure pasionea, eta Golgothako mendian, gurutzearen gainean itzez josia zinelarik, zure Aitari eskatu zineroen nere bekhatuen barkhamendua. Indazu othoi grazia sentimendurekin entzuteko meza hau, zeinetan aphezak zure urhaxen gainean eramanen bainau zure sakrifizio doloragarria konplitu izan zen lekhu guzietara. Zure saihetseko zauri sakratutik ilkhi bedi ithurri bat, nere bekhatu guziak garbituko dituena.

 

Apheza agertzean

Jesus sartzen da Oliberetako baratzean

        Jesus nere Jaun ona, zer etzen izan zure bihotz-hestura zeinetan nere bekhatuentzat hasi behar baitzinduen zure pasione lazgarria? Damu min dut zuk nigatik jasanen ditutzun oinhazeez. Gaizkiaren urrikiak erdira beza nere bihotza; zure kariaz, egun batez, ardiets dezadantzat dohatsuen zoriona.

 

Aphezak othoitz egitean

Jesusek othoitz egiten du baratzean

        Jesus Jauna, zuk zure lazturan onhetsi zinduen aingeruen laguntza. Ni deusere ez naiz nere baitharik; egizu beraz, nere aingeru onak lagunt nezan ni-ere nere othoitzean.

 

Konfiteorrean

Jesus lurrera makhurtua

        Jainko handia, ahuspez nago nere bekhatuen barkhamenduaren eske. Aithortzen dut handiak eta hainitzak direla zuri egin darozkitzudan damuak, bainan handiagoa da oraino bekhatoreari dagokozun urrikalmendua. Oi Jesus ona, odolezko izerdia zuk zure hestura gaitzean itxuri zinduen bezala, egizu nik begietako nigarrak ixur detzadan, nere bekhatuen urriki minean.

 

Aphezak aldareari musu ematean

Jesus traditua Judasen musuaz

        Oi Jesus amultsua, eztitasun osoan jasan ziduen Judas traidorearen musua. Begira nezazu parte hartzetik sakrilio izigarri horrelakoan, eta indazu, munduko irainak eztiki jasaiteko indarra.

 

Apheza eskuin aldera itzultzean

Jesus preso eramana

        Jauna, preso eraman zintuztenek etzakiten zer hari ziren. Nik ez dut estakuru bera emanen. Bekhatu egitean banakien zer damua egiten narotzun. Halarik-ere, zaren ona-gatik, barkha dizadazu othoi nere hoben handia.

 

Introitean

Jesusek hartzen du zaflako bat

        Jainko Semea jotzen dute, eta nik, naizen ez deusak, elhe makhur bat-ere ezin jasan! Indazu, Jauna, zure bihotzeko eztitasun horretarik den gutiena, amoreagatik zure ikuskari ederra ez dezadan utz alferretan erortzera.

 

Kirie eleizonetan

Jesus Jaun done Petriz ukhatua

        Jesus maitea, hirur alditaraino apostoluen buruzagiaz ukhatua izan zinena, urrikal zaite nere fluxtasunari, eta ez dezazula permeti nik-ere ukha zaitzadan bekhatu mortalaz.

 

Dominus vobiscum erraitean

Jesusek begiratzen dio Piarresi

        Jauna, zure begiratze batek urratu zuen Piarresen bihotza. Zure graziak orobat urt beza nere bihotzeko horma.

 

Gloria in excelsisean

        Ospe Jainkoari zeruetako hergorenetan, eta bakea gizon prestuei lurraren gainean. Goresten zaitugu. Benedikatzen zaitugu. Adoratzen zaitugu. Ospatzen zaitugu. Eskerrak bihurtzen darozkitzugu, oi Jainko Jauna, zere zaren ospez bethea. Zeruko Erregea, Jainkoa, Aita guziz botheretsua; Jauna, Seme bakharra, Jesu-Khristo, Jainko Jauna, Jainkoaren umerria, Aitaren Semea; munduko bekhatuak ezeztatzen dituzuna, urrikalmendu gutaz, onhets zazu gure othoitza. Aitaren eskuinean jarria zarena, urrikal zakizkigu, zeren zaren bakharrik saindu, bakharrik nausi, bakharrik handi, oi Jesu-Khristo, Izpiritu Sainduarekin batean, Jainko Aitaren ospean. Halabiz.

 

Ondoko othoitzetan

        Jesusek gugatik egartzen ditu irainak eta eskarnioak. Jainko Aita, zure seme maiteak jasan zituen oinhazeak eskeintzen darozkitzut, entzun dezazuntzat nere othoitza eta barkha nere bekhatu eragabeak.

 

Epixtolan

Jesus Pilatusen aintzinera eramana

        Ai Jauna, zu saindutasuna bera zarena, gaixtagin baten pare, tribunalen aintzinera zeramatzate; gezurrezko iratxikimenduz, heriotzera kondenarazi nahi zaituzte. Eta ni, gizaseme dohakabea, gaizkia gaizkiaren gainera metatu dudana, bizirik uzten nauzu oraino, eta ez nauzu galdegiten zure tribunal zuzenera. Zure onegiak hausten du nere bihotza. Iraupen onean iraun dezala nere urrikiak; penitentziak borra detzala nere hobenak; nigar uharretan garbi dezadala nere arima, soineko txuritan ager nadientzat, zuk galdegiten nauzunean zure aintzinera.

 

Munda cor meum erraitean

Jesus Herodesen aintzinera eramana

        Oi Jesus, zeinen emetasun handiarekin hartzen dituzun, gaixtoki zure kontra altxatzen dituzten iratxikimenduak. Indazu zure indarretik izpi bat, pairutsuki jasan dezadantzat nere kontrako solasak.

 

Ebanjelioan

Jesus trufatua eta Pilatus-gana arreramana

        Eskarnio eta irainak erauntsiaka jausten dira zure gainera, oi Jesus amultsua, eta zu etzare sutan jartzen. Kriminel bat iduri, tribunaletik tribunalera bazeramatzate, eta zu bildots inozenta bezain ezti zaude. Huneletan irakatsi nahi izan darotazu, nola eraman behar dudan munduko bizitzea. Begiraturen naiz bethi zure Ebanjelioko hitzei eta, zure legearen azpian igurikiren dut zure agintzen bethapena.

 

Kredoan

        Sinesten dut Jainko bati, Aita guziz botheretsuari, zeru lurren Egileari. Sinhesten dut Jesu-Kristo Jauna, Jainko-Seme bakharrari, zeina egundainotik Aita-ganik iraulgia baita, Jainkoa Jainkoa-ganik, argia argitik, Jainko egiazkoa egiazko Jainkoa-ganik; iraulgia dela etez egina Aita-ganik; izantza ber-batekoa dela; gugatik eta gure salbamendua gatik jautsi izan dela zeruetarik; Izpiritu sainduaren berthutez, haragi hartu duela Maria Birjinaren sabelean, eta Gizon egin dela. Gugatik gurutzeari josi, hil eta ehortzia izan da. Hirugarren egunean biztu eta zerura igan izan da, eta jarria dago Aitaren eskuinean. Eta berriz osperekin itzuliren da hilen eta bizien juiatzera, eta haren erreinuak ez du akhabantzarik izanen. Sinheste dut Izpiritu Saindu, Jaun bizi emaileari, zeina Aita eta Semea-ganik iraulgitzen baita, Aitarekin eta Semearekin batean adoratzen eta ospatzen baita, eta profeten ahoz mintzatu izan baita. Sinheste dut Eliza bakhar, saindu, katoliko eta apostolikoari. Aithor ematen diot bathaio bakhar bati, bekhatuen barkhamenduentzat denari. Eta igurikitzen dut hilen arrebiztea, eta bethiereko bizia. Halabiz.

 

Kalitza agerritzean

Jesus buluzten dute

        Jesus emea, zure gorphutz sakratua buluztera utzi zinduenean, irakasten zinerotan nola nik-ere kofesioaz buluzarazi behar dudan nere bihotza bere bekhatuzko azaletik. Eginen-ere dut zure nahiaren arabera.

 

Ofertorioan

Jesus azotatua

        Ikusten dut nere Jaun ona harroin bati estekatua. Karrote ukhaldiek larrutzen dituzte haren sorbaldak, odola zurrutaka dihoako alde orotarik. Ai Jesus maitea, nere bekhatuek ezarri zeraituzte planta ikharagarri hunetan. Ai ordu gaixtoan egin nuela nere lehen bekhatua! Urriki dut, Jauna; eta urrikal zaite niri. Zure graziak begira nezala nere gaixtakeria beltzetara bihurtzetik.

 

Kalitza estaltzean

Jesus arrantzez khoroatua

        Arrantze zorrotzak zure belhar sakratuan sartu ziren bezala, bekhatuaren damuak sistaka beza nere bihotz galdua, nere urriki minak irabaz dizadantzat saindu baten khoroa.

 

Aphezak eskuak garbitzean

Pilatusek eskuak garbitzen ditu

        Pilatusek, eskuak xahutzen zituelarik, Juduei erran zeroeten: Garbi naiz inozent hunen odoletik, zuei izanen da horretaz ihardestea. Hitz horietaz kondenatzen ditu Jainkoaren etsaigoan bizi diren bekhatore guziak. Jesus Jauna, ez benedi, hekien baltsan geldi, ez benedi hil zure etsaigoan. Hortarakotz borthitz nezazu zure graziaz.

 

Orate frates erraitean

Pilatusek Juduei erraiten diote: Huna Gizona

        Oi zer ordua! Juduei Pilatusek Jesus inozenta erakusten diotenean, gaixtagin hekiek, eragabeki oihuz abiatzen dira: Gurutzefikatua izan bedi! gurutzefikatua izan bedi! Ai eta ni, naizen bekhatore hondagarria, zer egin dut bertzerik, ezenetz oihu bera, noiz-eta deblauki bekhatuaren lohian baltsaztatu izatu bainaiz? Jesus ona, ez orhoit horretaz, bainan oraiko nere urrikia zure bihotz eztian othoi onhets dizadazu.

 

Prefazioan

Jesus kondenatua

        Ai Jaungoiko nerea, laztua nago Jesus hoben gabea heriotzera kondenatua ikusteaz. Ai eta ni, gaixtagin bekhatuz maldatua, bizi naiz oraino! Eta zeruko hasarredura zuzenak ez nau ifernuko zolaraino hondatzen! Ez zu, jauna, bainan ni zuzen da hil nadien. Bainan biziaren aita zare zu. Egizu beraz hil nadien bekhatuari eta munduari; eta bitz nadien zure zeruetako ospean.

 

Santusean

        Saindu, Saindu, Saindua da Jauna, armadetako Jainkoa. Zeru lurrak betheak dira zure ospeaz. Benedikatua izan dadiela Jaunaren izenean heldu zerokuna. Ospe zeru gorenetaraino!

 

Ondoko othoitzak

Jesus gurutzea soinean

        Jesus maithagarriak hartzen du gurutze dorphea soinera. Ai gizonen bekhatuak zenbatez dorpheagoak zeraizkon oraino! Bitima saindua abiatzen da mendia gora, hebaindua, hor-hemen erorikoka, izerdi-lezak eta odola dariotza alde orotarik. Ai emakume dohatsua, zeina soldadu eta burreuen artetik sarturik, bihotzoiki goan baitzen, Jesus maitearen begirtartea oihal xuriz xukhatzera! Dohatsuak bertze emakume, Jaunari nigarrez jarraiki zirenak! Ai Jaun ona, nere bekhatuek hortaratu zaituzte. Emakume sainduek bezala nigar eginen dut, ez zure gainean, bainan nere dohakabetasun auhendagarriaren gainean. Jauna, nahi duzu izan gurutzeari gaixtaginen eskuz itzatua. Horrela nahi duzu hautsi debruari bekhatuak gizonaren gainean eman zioen nausitasuna. Bada ez dut nik zure obra urratuko; ez dut hemendik aintzina etsai gaixtoari bekhatuaz eskurik eman nahi.

 

Ostiaren altxapenean

Jesus gurutzean altxatua

        Oi nere begiak, nigar egizue. Huna non aingeruen Erregea nigatik gurutzean altxatua den. Oi amodio harrigarria! Ni-ere altxatu nahi naiz lurretik zugana. Lagunt nezazu hemengo lokharrrien trenkatzen, bizi ez nadientzat gaur-geroz zerukotzat baizen.

 

Kalitzaren altxapenean

Jesusen odola ixurtzen da zaurietarik

        Jauna, zure zaurietarik jausten den odola, izan bedi nere bekhathuen garbitzeko.

 

Ondoko othoitzak

Jesusek othoitz egiten du gizonentzat

        Oi Jesus eztia, gizonak hilarazten zaitu krudelki, eta zu gizonarentzat zaude othoitzean. Ohoin onak orduan ezagutzen du zure jainkotasuna. Hura bezala, ni-ere bihurtzen naiz zugana; eta zuk bezala, barkhatuz bidegabe egin darotatenei, othoitz egiten dut hekientzat.

 

Paterrean

Jesusen hitzak gurutzean

        Jesusek gurutzearen oinetan ikusten du bere ama inkoniatua, eta maite duen dizipulua haren aldean. Amari erraiten dio: Horra zure semea. Eta dizipuluari: Horra zure ama. Oi Jauna, gizon guziez orhoit zinen orduan. Gizon guziei zure ama, amatzat eman zineroeten orduan. Jartzen naiz beraz ama maite hunen gerizaren azpian eta bihurtzen diotzat ume on batek bere amari zor diotzan ohore eta amodioa.

 

Ostia haustean

Jesus hiltzen da gurutzean

        Oi Jauna, neretzat gurutzean hil zinen bezala, hil bedi nere bihotza lurrari, eta bizi bedi zu baithan.

 

Ostiaren zathi bat kalitzan sartzean

Jesusen arima jausten da ifernuetara

        Patriarken, profeten eta debruaren gathibu zauden saindu guzien libratzera jausten zare, oi nere Salbatzailea. Halaber hautskitzu ni baithan bekhatuaren lokharriak, nohan ni-ere umerri nothagabeari jarraikitzen diren sainduetara.

 

Agnus Dei erraitean

Asko gonbertitzen dira gurutzearen aintzinean

        Jainkoaren umerria, munduko bekhatuen borratzailea, urrikalmendu gutaz. Zuk jasaiten dituzu gure bekhatuak. Ez bekigu alferrera bihur zure sakrifizioa.

 

 

Komunionean

Jesus ehortzia

        Jauna, hobi berri batera jausten da zure gorphutza. Nere bihotza-ere hobi bat bezala da, bainan bekhatuaz ilhundua. Ai Jauna, ez naiz gai sar zaitezen nere atherbean, ordean errazu hitz bakhar bat eta sendatua izanen da nere arima. Zato beraz, Jauna, zato nere gaitz guzien iraungitzera. Zato argi zazu nere bihotza zure argi ederrenez. Suntsi beitez ilhundura guziak, eta ni baithan nere Jauna erregina bedi bethiko mendetan.

 

Aphezak erhiak garbitzean

Jesus baltsamutua

        Jesus nere Jauna, hala nola Nikodemek eta Joseph Arimathiarrak baltsamuztatu baitzuten zure gorphutz sakratua, nik-ere nahi dut berthuteen baltsamuaz aphaindu nere gorphutz bekhatorosa.

 

Komunione ondoan

Jesusen biztea

        Hilen artetik biztu zinen, Jauna, hirugarren egunean. Eta ni hila eta ehortzia nago nere bekatuen pean. Bainan iharrosiren dut nere estalgi dorphea, xutituren naiz, eta emanen naiz zure bideari, esperantzarekin egun batez helduren naizela zeruko zure ospe dohatsura.

 

Apezak Dominus vobiscum erraitean

Jesusen lehenbiziko agerpena

        Jesus Jauna, bozkarioz bethe zintuen zure ama maitea eta zure dizipuluak, lehenbizikorik zineraiotenean agertu. Baldin zure itxura baizen ikus ahal ezbadezaket mundu hunetan, bedere esperantza dut, egun batez, zaren bezala ikusiren zaitudala aingeruen erdian, zure zeru dohatsuan.

 

Azken othoitzak

Jesus berrogoi egunez solastatzen da bere dikipuluekin

        Zerura altxatu aintzinean, berrogoi egun eman zintuen Dizipuluei zure legea irakasten. Argi nezazu ni-ere zure ministroen ahoz, nihoiz-ere bazter ez nedin zure bide saindutik.

 

Azken aldiko Dominus vobiscum erraitean

Jesus igaiten da zerura

        Jesu-Kristo nere Jauna, osperekin zerura igan zinena, indazu othoi lurreko gauzen higuintza, eta deith nezazu zure egiazko ontasunen gozatzera.

 

Benedizionean

Izpiritu Sainduaren jauspena

        Izpiritu sainduaz zure dizipuluak argitu eta borthiztu zinituen bezala, halaber Jauna, garbi eta hazkar zazu nere bihotza.

 

Azken Ebanjelioan

        Jauna, gizona-gatik ethorri zinen mundura, gizona-gatik pairatu zinduen eta hil zinen. Sainduek eta aingeruek zeruetan ospatzen zaituzten bezala, nik-ere goresten zaitut hemendik. Ahantz bekitzu nere bekhatuak, eta indazu grazia, egunetik egunera aintzinatzeko saindutasunerako bide onean. Halabiz.

 

Mez-ondoko othoitza

        Jesu-Kristo nere Jauna, Jainko-Semea, nere Salbatzailea, eskerrak bihurtzen darozkitzut zure ongi-egin guziez, eta bereziki zeren egun egin darotazun Meza sainduaren entzuteko grazia. Begira nezazu othoi galpeneko bidetarik, nere arima gorphutzetik ilkhitzen denean gai izan dadientzat sartzeko zure sainduen gorthean. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa