www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Atheka gaitzeko oihartzunak
Jean Baptiste Daskonagerre
1870

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Atheka gaitzeko oihartzunak, Jean Baptiste Daskonagerre (Errolba Bozas-Urrutiaren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

  hurrengoa

EUSKALDUNERI

 

        Hiru urte badu jadanik inprimatu ginuela liburutto hau, frantseserat itzuliz. Norbaitek galdegiten balu zertako hain sarri iguriki dugun hau inprima-arazi gabe, ihardetsiko ginioke iduri zitzaukula itzultze frantsesa errexki eta lasterrago saldu ginukela. Denek badakite saltze horren progotxu guziak karitatezko obra batentzat emaitekoak zirela. Bertzalde, oraino ezagutu euskera liburuak frantsesetik edo espainoletik itzuli ohi zirelakotz, nahi ginuen gure herritarreri eskaini lan xume bat euskaraz egina. Hori bainan argitarat eman aintzinean, behar zen hainitz aldiz irakurtu, apaindu eta emendatu. Bada egun hola garbitua baita, gure mintzaira maite duten guzieri ematen diotegu.

        Etzauku iruditzen hargatik liburutxo hau faltarik bat ere gabe dugula. Jakintsuek kausituko dute huntan dudarik gabe zenbait huts handi, eta behar bada estakuru ematen daukute hautatu dugula maiz eskribatzeko molde bat, beren arabera zuzen ez dena. Otoiztuko ditugu barka ditzagutela huts hoiek, egiazki lehenbiziko euskara liburua dela oroiturik. Plazerekin adituko ditugu jende jakinek erranen dauzkiguten estakuruak, baldin irakurtzaileek ahantzi izanen ez badute eskribatu ginuela Donibaneko euskaran, gurea dalakotz, nahiz ez den hoberena. Guti badire liburuak, poliki, garbiki eta artezki euskaraz eskribatuak; hau beraz har dezatela, baldin ere iduritzen bazaiote makurra, euskaraz ederki mintzo direnek, eta gure mintzaira zaharra ikasi nahi duten arrotz bakar eta baliosek.

 

  hurrengoa