Hutsatik esperantzara
XII
Aita: zoritxarrak bi ultzera ekarri zizkizun. Aita: zoritxarrak pauso bat ezin ematera behartu zaitu. Aita: isiltasunean hainbat maite izan zenuelako bihotzetik ere egin zitzaizun. Eta nik dakit zure bildurra... Bainan aita: ez zaiozula heriotzari bildurrik izan, nik ongi bait dakit zu hilko zaren egunez uztargiak — “San Markos” eta “Santiyo” mendi tontorretan — galduko dituela bere bi azken muturrak. Ez aita, ez zaiozula heriotzari bildurrik izan, nik ongi bait dakit uztargi hori apropos altxatako ate bat izanen dela zu zerura zaitezen. Ez aita, ez bildurrik izan. Nik ongi dakit egun hortan aingeruak ostadarratik zintzilikatuko direla beren poza mundu guztiari agertu nahiean. Ez aita, ez zaiozula bildurrik izan, nik ongi bait dakit egun horren bukaeran beste zazpi mila ostadar gehiago jaioko direla. Eta zeruan, ostadarrak eskuetan hartuta, aingeruek jai-aldi handi bat ospatuko dute zuk zure Euskal Herriko hainbat maite izan duzun “arku-dantza” zoragarri bat eskainiaz.
i B l a d l u u r z r o i i AITA k a I Z z z a E n
Hutsatik esperantzara |