Hutsatik esperantzara
IV
Diktadura — batena eta bestearena —. Demokrazia — batena eta bestearena —. Herria — batena eta bestearena —, eta ez dakit zenbat sistema eta gauza gehiago. Batzuek agintzen beti..., besteek ogi papurrak jan... Batzu goian eta besteak behean... Ni berriz hemen, mundu mugatu honetan, sarritan bezala, gehienetan bezala, bakarrik..., edozein sistematan, edozein herritan, “desadaptatu” bat izanen naizen zihurtasun hutsarekin. Eta ez uste “desadaptatu” bat izateak herririk ez maitatzea edo sistema guztiak berdintzea esan nahi duenik. Agintzea ez dut gogozko. Agindua izatea ez zait atsegin. Honengatik “desadaptatu” bat izanen naiz, bainan hori ere... Jainkoari eskerrak!.
Hutsatik esperantzara |