Hutsatik esperantzara
I
Altza: zu zinen nire jaioterri. Ume nintzenean nire etxeko leihoak azkatasun bideak ziren. Ume nintzenean zure odola berde-berdea zen, eta zure magalean aurkitu nuen ama lurra. Ume nintzenean mundu guztia agurtzen zen. Zure odol berdean, pinpilinpauxak, xoriak, errekak, zuhaitzak, gizonak... izadia nuen maite! Otso diru-zurrupatzaileak etorri ziren arte. Aurrerapenaren izenean, errekak zikindu, airea kirastu, eta... M i l a P i s u k o D e a b r u a k altxa dituzte Erraldoientzat aupatutako hilobiak diruditen dorre zatar horiek... zure berdea lurperatu dute. Hauts, ke, eta zimendu, lehen izadi bizia zinena, orain kanposantu. Izadi sarraskitua, hila... Izadiarekin bat, gizonen begiratua ere hotza... Herri arrotza! Herri-toki? Zerri-toki...! Ume nintzenean, bai, nire etxeko leihoak azkatasun bideak ziren. Orain berriz, preso baten leihoak dira. Dilin Dalan Hemen bukatzen da Dilin Dalan herri baten Dilin Dalan historia Dilin Dalan Dalan.
Hutsatik esperantzara |