Hutsatik esperantzara
VI
Egun batez, ardi bat bezala, joera bakar eta itsu batean bideratu nindutelako, horregatik agian... Egun batez nire azkatasun hegalak ebaki zizkidatela konturatu nintzelako, horregatik agian... Egun batez ostadar batetik kolore desberdinezko zazpi arku bereizten ikasi nuelako, horregatik agian..., jasakaitz eta aspergarri egiten zaizkit kolore bateko bideak. Hamaika bide hasiak; hamaika bider hautsiak, beste hamaika bide berri hasteko... Azkatasunaren izenean ni naiz nire bizitzaren lemazaina. Horrela, munduan zehar galdurik dabilen erromesa naiz... Mundua nire aberria delako muga bakarra jarriko diot bizitzari: Maitasunaren muga gabeko muga... Iluna da bizitza, bainan edozein gizonen bizitza alperrikakoa ez dela dakidalako..., aurrera jarraituko dut, esperantzaz, nire bide gabeko bidean...
Hutsatik esperantzara |