Hutsatik esperantzara
IX
Euskal Herri: Nire joan etorrietan beti amesten zaitut. Nik ez dakit, noizbait, toki batean finkatzeak ez ote nauen itoko. “Zure ama lurrak luzatuko dizu eskua...” esan zidan haize txistuak. (Ni baino eskuzabalago bait da ama lurra) Hala ere, zugan finkatzen banaiz, edo-ta ez banaiz inun finkatzen, nola edo hala, nire barruan eraman nahi zaitut. Herri gaixoa, sakabanatua, erremediorik gabea zarela diote. Bainan zenbait herritan mirariak egiten diren bezala, nik ere espero dut Euskal Herrian miraria eginen dela. Orduan H mutuak, nahaspiletatik urrun, bere dei isilari jarraituaz B B A E T S Z uztartuko ditu T U E T A A K eta denek bat eginen dute, Euskal Herri bakar baten izenean.
Hutsatik esperantzara |