Hutsatik esperantzara
VII
Beti esan didazu ero bat naizela eta ez naizela finkatzen. Eta ez zaizu sekula bururatu bizi naizelako edo-ta ene bihotz taupada bakoitza sentitu nahi dudalako dela hori... Izan ere kontraesanek iruten duten sarean harrapaturik gaude.
Bainan piskanaka bi zutabe hauen gainetik gizonak zubi bat eraikiko du...
Injustizi Justizi Gorroto Maitasun Heriotz eta Bizitze Nahia Ezina Mugatua Infinitoa H A U S T
Zubi bukaeran, injustizia, gorrotoa, heriotza, nahia eta mugatua... Gure HUTSA gainditua izanen eta saretik libratuak. Zubi zaila, zubi gogorra. Atzoko, gaurko eta biharko gizonen lan eta borrokaz mantenduko den zubia. Gaurko borrokan (atzokoan eta biharkoan bezala) denok denon laguntza beharko dugu: Nik zurea eta zuk ero honena... Bainan zubi amaieran denok elkartuko bagara ere, zubia ez da estatikoa, ezta bakarra ere... Beti era-berrituaz, batzuek gorriz, besteek beltzez margotuko dute... Batzu ertz batetik hasiko dira, besteak bestetik... Nik behintzat, gau eta egun, bustia eta lehorra, mendi eta haran, ur eta ardo maite ditudalako, nire ezin egonean, egun batean punta honetan, eta hurrengoan, urruti, beste hartan mugituko naiz. (Ero bat bezala nahi baduzu...) okerturik dagoen zubi batetik abia beharra dut... Eta ez zaitezela harri: Izan ere ez dakizu nire amak udazkeneko u s b t a g u i t a t o e r m a u n ekarri ninduela mundu honetara.
Hutsatik esperantzara |