Hutsatik esperantzara
VIII
Nire Caracas-eko dama beltz maiteari “sasi-andrea” deitzen zioten. Caracas-eko edozein tabernatan — “cuba libre”a eta argi gorri — ezagutu nuen bere azal iluna. Txabola batean jaioa, hona hemen bataioa: Izena: Pobre. Abizenak: Tristetasun Bakardade Gogorkeria eta berriz Bakardade. Jatorrizko pekatua: Pobre izatea. (eta horregatik, noski, bataiatua) Hojalataz altxaturiko txabola hartan beltzez margotutako hitz batzuek: “Bizitzako feria: Aberatsek asko, eta guk miseria!” garraisia egiten zuten. Pobre izatea izan zen bere jatorrizko pekatua, eta horregatik betiko madarikatua. Haurtzarorik bizi gabe andretu zen eta... bakardadea hautsiko zuelakoan, oraindik hamabi urte, gizon bat izan zuen maite... Gizona joan... Semea etorri... Aurren arantze eta gero elorri... Semea aurrera ateratzeko, taberna batean lanean hasi zen. “Cuba libre”a eta argi gorri... Gizona joan eta semea etorri! Taberna hartan, andreak lan da lan eta gizonak tilin talan... Hogei urteko, azkenik, bost seme gorde behar izan zituen bere magalean..., eta tilin talan ez zuen gehiago izan. Bost seme horiek, haragizko kate-mailak bezala, amaren bakardadea inguratu zuten, eta bost kimu horiek aurrera ateratzea bere nahi hutsa bilakatu zen. Horrela, gaucro, “cuba libre”a eusten zuten eskuko bost behatzak, bere bost semeak ziren. Hala ere, aho haiek mantentzeko lan hura ez zen nahiko... Lan bila ta bila, atzetik beti zigorra eta makila... Lanik ez, etsita... Ordurarte egin ez zuena egin behar izan zuen: Bere bost semeak aurrera ateratzeko gorputza saldu behar izan zuen. Eta biharko egunean, — nork daki? —, semeak hazi ta, behar bada, hanka eginen diote, eta bere bakardadea inguratzen duen haragizko katea, h u re, e ra ra u h ere... betiko hautsiko da, eta handik aurrera ezinen du haragirik sentitu: Caracas-eko dama beltza, berriz geldituko da bakarrik... sekula baino bakarrago...
“Cuba libre”a eta gaua bere azal beltzean dolu beltz eginen dira. Orduan, Caracas-eko edozein zikin-tokitan,
hagoan,
hegazti harrapariak bere hogei ta hamar urteko gorputz zimurtuaren zai egonen dira... Eta gero, mundu hontan, noizbait ere bizi izan denik ez du inork jakinen... Dama beltza, iluna, maite-maitea: Azken hau, besterik ez bada, gerta ez dadin, bertso hauen bitartez omenaldi txiki hau eskaini nahi dizut. Izena: Pobre. Abizenak: Tristetasun JUSTIZI EZA Gogorkeria eta berriz JUSTIZI EZA... eta berriz, eta berriz, eta beste mila aldiz! Munduko ama “garbiak”: zuenetako norbait, mediorik ez, semeak aurrera ateratzeko gorputza saltzeko prest balego, altxa dezala eskua... Zuen bizietaz harro zaudetenak eta zuen lotsa agertzeko kapaz ez zaretenak, behingoz bederen zaudete isilik, ixooooooo...! Sabelak lehor, nere Caracas-eko dama beltz maitea oraintxe bait dator... Sasi-andrea deitzen zioten... Sasi-andrea... Sasi... Ss...
Hutsatik esperantzara |