|
Istorio hiperlaburrak BENETAKO ISTORIOA Gizon bati antiojuak lurrera erori zaizkio, harlauzen kontra jotzean zarata izugarria eginez. Gizona makurtu egin da, oso penaturik, antiojuen beirak garestiak baitira oso, baina harriturik ohartu da, mirariz, ez zaizkiola apurtu. Orain gizonak esker on sakona sentitu eta gertatutakoa abisu lagunkoitzat hartu du; beraz, optika etxe batera joan eta larruzko estutxe akoltxatu babesgarri bikoiztuna erosi du, zer gerta ere. Ordubete geroago, estutxea erori zaio, eta kezkarik gabe makurtzean ohartu da antiojuak hauts eginik geratu direla. Gizonak tartetxo bat behar du konprenitzeko jaunaren bideak igartezinak direla eta benetako miraria orain gertatua dela. Istorio hiperlaburrak |