Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995

 

EZ ZEN ARRUNTA, EZ, HAIEN MAITASUNA

 

        Lizunkeriatan ibiltzearren atxilotu zituzten. Eta azalpenak ematen hasi zirenean, ez zien inortxok ere sinetsi. Egia esanda, haien maitasuna ez zen batere arrunta. Bata klaustrofobiak jota zegoen; bestea, berriz, agorafobiak. Hauxe zuten arrazoi bakarra larrutan atarietan egiteko.

 

Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995