Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995

 

SALBUESPENAK SALBU

 

        Haize bolada izoztu bat nagusitu zen hitzaldi aretoaz Luziano jaunak, bere ospe handia eta iritziak adierazteko ahalmen ikaragarri osoa erabiliz, hitzaldiaren erdialdera arnasa hartu zuenean honakoa esateko: «Ohi dudanez, argi eta garbi mintzatuko natzaizue. Herri honetan, eta salbuespenak salbu, nire lanbidean, jende salkor, ergel, txoriburu eta noiz-nolakoa besterik ez dago».

        Hurrengo goizean, zortzietarako deitu zion idazkariak: «Luziano jauna, sentitzen dut hain goiz buruhausteak ematen hastea, baina oraintxe bertan pasa didate abisua, zure etxe aurrean bostehun bat pertsona daukazula zain». «Ah, bai?» erantzun zuen, gogo onez, irakasle jaunak. «Eta zer nahi dute, bada?».

        «Zorion agurra eman eta beren mirespena adierazi nahi omen dizute». «Baina zein dira?». «Ez dakit seguru, Luziano jauna. Berek salbuespenak direla diote.»

 

Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995