Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995

 

TEOLOGIA II

 

        Kristauen jainkoak, nire haurtzaroko Jainkoak, ez du larrutan egiten. Agian larrutan sekulan egin ez duen jainko bakarra da, giza historian zehar izan diren erlijio guztietako jainko guztien artean. Pentsatzen dudan bakoitzean, erruki diot. Eta orduan barkatu egiten diot niretzat super-aita zigor-jartzaile izana, munduko poliziburua, eta pentsatzen dut azken finean Jainkoak nire lagun izaten ere jakin izan zuela aspaldi hartan, nik Berarengan sinetsi eta Berak nigan sinesten zuela uste nuenean. Orduan adi jartzen naiz, zurrumurru magikoen orenean, eguzkiaren abailtzearen eta gauaren abailtzearen artean, eta haren konfidentzia malenkoniatsuak entzuten ditudala iruditzen zait.

 

Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995