Ipuinak
Franz Kafka

euskaratzailea: Xabier Kintana
Milabidai, Erein, 1995

 

SANCHO PANZARI BURUZKO EGIA

 

        Sancho Panza, honetaz inoiz harrotu ez zen arren, urteen joan-etorrian, arratsaldean eta gauean zaldieriako eta lapurren elaberri mordoa erabiliz, beragandik deabrua aldentzea lortu zuen, horri geroago berak Don Quixote izena emanez; eta halatan horrek, inolako lotsarik gabe, ekintza eroenak irudikatu zituen, baina aldez aurretik mugaturiko elementu bat gabe, hori Sancho Panzak izan behar baitzuen, ez zioten inori kalterik egin. Sancho Panza, gizon librea, agian nolabaiteko erantzukizun sentimenduagatik, Don Quixoteri bere ibilaldietan jarraiki zitzaion, hortik azkeneraino denborapasa handia eta probetxuzkoa lortuz.

 

Ipuinak
Franz Kafka

euskaratzailea: Xabier Kintana
Milabidai, Erein, 1995