Ipuinak
Franz Kafka

euskaratzailea: Xabier Kintana
Milabidai, Erein, 1995

 

ALEGIATXOA

 

        —Ai! —zioen saguak—. Mundua gero eta txikiagoa egiten ari da. Hasieran, hain zabala izanik, ni beldur nintzen, aurrera segitzen nuen eta urruntasunean, ezker-eskuin, horma batzuk nekuskienean, pozik sentitzen nintzen, baina horma luze horiek batzuk besteen aurka hain lasterka amiltzen direnez gero, jadanik azken gelan aurkitzen naiz, eta han, txokoan, ni noaneko satartea aurkitzen da.

        —Heure ibilbidea norabidez aldatu besterik ez duk egin behar —esan zuen katuak, eta jan egin zuen.

 

Ipuinak
Franz Kafka

euskaratzailea: Xabier Kintana
Milabidai, Erein, 1995