Inter porcos Bele beltza Ez duk etxeko kabala belea eta beti jendetarik doi bat urrun bizi duk. Ez diagu maite Euskal Herrian. Beltza delakotz? Beltzak ilundura, trixtezia, dolua, gaua, negua, eliza barne hotzak, Letek aipatzen dituen arrosorio ordu luzeak oroitarazten litizkek. «Beltzeria» zuan ere Antton Lukuren aurtengo antzerkiaren titulua: dena hor duk, gainera pesimismo kutsu batekin. Iraina, laidoa, bilakatua duk « bele » hitza bera, aski dik gogoratzea «pikak beleari beltza» erranaldia: belztasunaz akusatzen diagu gaizo hegaztia, haren falta balitz bezala! Pogrometarik ez gaituk sekulan urrun, to, hemen ere. Gero, beldurrak badik ere zerbait onik gure leinuan, funtsean, otso, arrano edo hartzak bezala: iziarazten gaituen haren mirestea. Hori batzuetan behar den bezala pekaraziz, gure borda, etxola edo berdin etxe sartzeetako taula batzuetan itzaturik izan dituk bele batzu, beste abere dohakabe batzuen gisan, nola huntzak edo beste. Hala duk: papogorri edo txantxangorriari buruzko maitasunik ez dik beleak. Honek eman zaitak okasionea zoko mian artzeko, liburu eta beste behatuz. Baduk liburu bat Mikel Azurmendik, duela hogei urte argitaratua Donostian, «Euskal nortasunaren animaliak» eta xekatu diat belearen inguruan. Erran zaharretan, plazerrekin ikusi diat «Orhiko txoria Orhin laket»en molde bera erabiliz, diotela Bizkaian «Gorbeiako belea, Gorbeiara jokerea». Haatik han ere ez dituk hemen baino abilago, metatuko dezteat bilduak izan diren zerbaixka batzu: «Beleak sarratsera», «Belea ikuz daite, xuritu ez daite», «Belearen arrautzak usakumerik ez», «Ohizko belea, beti Ohizera», «Anbotoko beleak Anbotora nahi». Ikusten dukanaz bere belztasunetik, bere bekatu mortaletik «ezin xuritu» gure belea. Beleak bere burua maite ote? «Beleari ere eder zaio bere boza». Eta fiertasunaren marka? «Beltz guziak ez dira beleak», bainan ere «Erroia ez da den baino beltzago izango». Jendearen ttipikeriaz abereei buruz, badakik liburu osoak bete ditaizkela. Hauk baizik ez dezteat agertuko: «Belea etxean haz ezazu, begiak errotik eginen dauzkitzu» edo berdin, «Belea poliki altxa ezazu, begiak errotik eginen dizkizu», eta bota oraindik, «Haz ezak erroia, diratan begia eta mutil gaiztoak kendu deike argia» edo «Maita ezak belea eta aterako dik begia». Exterminazio gerlatik hurbil gaituk hor, «Good indian is dead indian» zioteian amerikar zibilizazio handikoek... Norbait gaitzesteko, arrazakeri argia baino, on duk batzuetan azpi jukutria, erraiten den bezala «jende basak» ezin direla goberna beren artean, zergatik ez bota hori bele gaizoari? To, behazak, «Erroiak beleari burubeltz», «Zozoak beleari ipurbeltz». Erraiten omen dela ere «Belearen elea», funtsik gabeko hitzarentzat eta gure euskara eder honen deitzen diren «baliapideak» erabiliz, erraiten ahalko duk nahi baduk «eletan beletan» ari haizela sozietatean harrotasunik nahi baduk agertu euskaltzale ospetsuen artean. Hiztegiaz ari gareno, ikasi diat ere pollita, berdin markatzen ahal duk nunbait: «belearena egin» horrek erran nahi dik nonbaitetik pagatu gabe aldegitea, hori duk frantsesez hain polliki erraiten den «grivèlerie» hura beraz. Nolako izpiritu bihurria dugun... baduk maiz harritzekoa. Badakika zer erran nahi duen «eleak dibertitzeko errekara botatzea»? Norbaiten hiltzea! Euskaldunak basak ginela duela guti, horra froga berria. Eta berritz, belea doi bat zozoa delakoarena: «beleak ez balu egiten karrankarik, hilikia beretako osorik». Gero emenda dezagun hala ere, belearen bizi erritmoari kasu eman diotela gure arbasoek zeren ohartu baitituk «bela asko dabilanean, euria seguru» dela eta uda lehorretan «bele, goragarrilean eta garilean urik eztuk edanen, eta egarriz marrakaz ariko haiz». Euskal munduak belea ikusi, senditu, epaitu dik beraz eta izen frango eman zaizkiok ere. Aski dik behatzea gure Azkue edo Lhanderen hiztegi oparoei. Baduk hor mundu bat, agertzen duena mota ezberdinak gure artean badizkiagula eta nahasten ditugula. Ikusten duk bereziki «bela» eta «bele» oin hitzak ditugula. Hiribarrenek bere hiztegian agertzen ditik «belaizi» eta «belaxinga» (corneille), «belakume» edo «belekume» (belearen ume), «bele-alorti» (alorretako belea), «bele mokogorri», «belexega». Oixtion aipatua izan duk belearen karranka, Hiribarrenek markatu dik ere «beleotsa» edo «belotsa». Harrietek bere hiztegian badik ere «beltzurda» edo «belezurda», bele handi bat. Liferentzia egiten dik ere «belatxika» eta «belaxaga»ren artean, «corneille» eta «chouca»ren artean. Azkuek agertzen dik «belatx», «corneille»entzat edo «belaxta», baduk ere «belamika», Uztaritzen, Nafarroan eta Lapurdin hortarako. Mota frango beraz, maiz bereizteko nekeak direnak. Iduri likek gure eskualdean dugun gehienik «corvus frugilegus» hura, aski ezaguna den «bele erroi» hura, frantsesez «freux» dena. Artetik erraiteko markatzen ahal duk ere «itsasbele» izena delako «cormoran» horrentzat, ez dena nahasi behar Xuberoko «gaibele» hitzarekin, hau duk hontza mota bat «hulotte» hura. Delako «corvus frugilegus» harek 47 cm luze badik, hegalen bi punten artean 90 bat egiten ditik, 380 eta 520 grama artean pizu dik eta 20 bat urte bizi duk. Taldeka bizi duk bainan bikotean egoiten ere bizi guzian. Udazken eta neguan talde handika bizi dituk «logela» batzu finkatuz zuhaitz handietan. Martxoan emeak hiru eta bost arraultzeren artean erruten dik eta hogei bat egunen buruan xito bat jalgitzen duk, hogeita hamabost egunen buruan airatuko dena. Adimen handiko aberea duk belea eta gainera batzu omen biziki urte ainitzez bizi direla. Bazterrak garbitzen ditie, hilikiak janez, saien moldean, hortako duk alabainan heriotzari hain bortizki lotua. «Pies, corbeaux nous ont les yeux cavés» zioian François Villonek bere «Ballade des pendus» aipatuan. Hori duk ere obsesio harrigarria, beleak begien errotik kentzea eta jatea. Beleen mundutik aparte egon behar dela, ez dela ausartatu behar, gure Gabriel Arestik ere polliki erran zian, «Egun da Santimamiña» bertsu famatuan: «Erroi artean ibili nintzaden benetan ausartegia». Badakik ere komunista, apeza bele euskaltzaleek ez zutela hain estimatzen denbora batez segurrik. To, apezetaz ari baigira, Oxobi, Jules Moulié aipa dezadan. Bere belea, beltza, bistan dena, bainan ere ohoina eta gainera zozoa! Milesker girixtinoen karitateari! Auzirik ez diat egin nahi apez jakintsun, euskaltzale erdi saindu huni. Hala ere, eskoletan gure haurrek gaixtakeria ikasiko die haren testuekin! Ez nuk segur Jean de la Fontaine alegi idazleak berdin ikusten zituela gauzak, maite zitian abereak harek! Aski dik konparatzea, ez du beste egitekorik: behazak « Maître » agurgarriari, « le Corbeau et le Renard » alegian: Maître Corbeau, sur un arbre perché, Tenait en son bec un fromage. Maître Renard, par l'odeur alléché, Lui tint à peu près ce langage: «Hé! bonjour, Monsieur du Corbeau. Que vous êtes joli! que vou s me semblez beau! Sans mentir, si votre ramage Se rapporte à votre plumage, Vous êtes le Phénix des hôtes de ces bois.» A ces mots le Corbeau ne se sent pas de joie; Et pour montrer sa belle voix, Il ouvre un large bec, laisse tomber sa proie. Le Renard s'en saisit, et dit: «Mon bon Monsieur, Apprenez que tout flatteur Vit aux dépens de celui qui l'écoute: Cette leçon vaut bien un fromage, sans doute.» Le Corbeau, honteux et confus, Jura, mais un peu tard, qu'on ne l'y prendrait plus. Baduk ere inglesez: Master Crow perched on a tree, Was holding a cheese in his beak. Master Fox attracted by the smell Said something like this: «Well, Hello Mister Crow! How beautiful you are! how nice you seem to me! Really, if your voice Is like your plumage, You are the phoenix of all the inhabitants of these woods.» At these words, the Crow is overjoyed. And in order to show off his beautiful voice, He opens his beak wide, lets his prey fall The Fox grabs it, and says: «My good man, Learn that every flatterer Lives at the expense of the one who listens to him. This lesson, without doubt, is well worth a cheese.» The Crow, ashamed and embarrassed, Swore, but a little late, that he would not be taken again. Eta ere latinez, hau kurioski laburrago: Vulpis et Corvus Quae se laudari gaudent verbis subdolis, serae dant poenas turpi paenitentia. Cum de fenestra corvus raptum caseum comesse vellet, celsa residens arbore, vulpes invidit, deinde sic coepit loqui: 'O qui tuarum, corve, pinnarum est nitor! Quantum decoris corpore et vultu geris! Si vocem haberes, nulla prior ales foret'. At ille, dum etiam vocem vult ostendere, lato ore emisit caseum; quem celeriter dolosa vulpes avidis rapuit dentibus. Tum demum ingemuit corvi deceptus stupor. Eta flandriarez hola duk: Meester raaf zat in een eikeboom. Hij klemde in zijn bek een heerlijk brokje Gouda. Meester vos, gelokt door deze droom Van geur, keek op en sprak: «Doctor honoris causa, U met uw wijs en alziend oog En met uw glanzend zwarte toog, Als ook uw stemorgaan zo mooi is als uw veren dan moet toch ieder dier u als een feniks eren!» Meester raaf, ontroerd door zoveel eer, Wipte van tak tot tak en boog zich wat naar voren, Keek toen trots over zijn snavel neer Op meester vos en om zijn stem te laten horen Gaapte hij met zijn bek héél wijd. Maar ja, de kaas was hij toen kwijt. Hij hapte er nog naar, keek treurig naar beneden. De vos pakte zijn prooi en fleemde toen tevreden: «Denk eraan, mijn waarde heer, Elke vleier schenkt zijn eer Aan door 't lot verwende vrinden Die zichzelf belangrijk vinden. Deze wijze les, helaas, Kost u wel dit brokje kaas!» Beschaamd verborg de raaf zich in de eiketakken En kraste toen wat laat: «Mij zul je niet meer pakken!» Italianoz xarmanta duk ere: Sen stava messer Corvo sopra un albero con un bel pezzo di formaggio in becco, quando la Volpe tratta al dolce lecco di quel boccon a dirgli cominciò: Salve, messer del Corvo, io non conosco uccel di voi più vago in tutto il bosco. Se è ver quel che si dice che il vostro canto è bel come son belle queste penne, voi siete una Fenice -. A questo dir non sta più nella pelle il Corvo vanitoso: e volendo alla Volpe dare un saggio del suo canto famoso, spalanca il becco e uscir lascia il formaggio. La Volpe il piglia e dice: - Ecco, mio caro, chi dell'adulator paga le spese. Fanne tuo pro' che forse la mia lezione vale il tuo formaggio -. Il Corvo sciocco intese e (un po' tardi) giurò d'esser più saggio. Eta portugesaren grazia? O senhor corvo numa árvore empoleirado Segurava no seu bico um queijo. A senhora raposa, pelo odor atraída, Dirigiu-se-lhe mais ou menos com estas palavras: Olá! bom-dia, senhor corvo, Como sois bonito! Como me pareceis belo! Sem mentir, se o vosso gorjeio For semelhante à vossa plumagem, Vós sois a fénix dos habitantes destes bosques. Com estas palavras o corvo não cabe em si de contente; E para mostrar a sua bela voz, Ele abre o grande bico e deixa cair a sua presa. A raposa apodera-se dela e diz: «Meu bom senhor, Aprendei que todo o bajulador Vive às custas daquele que o escuta: Esta lição vale bem um queijo, sem dúvida.» O corvo, envergonhado e confuso, Jurou, mas um pouco tarde, que não o apanhariam mais. Barkatzen ikasi behar dik mundu honetan eta Oxobiren bertsioari behatuko diagu, ele txarreri ez kasu emanez eta «euskal koloreari» behatuz, haren hainbat apologistek dioten bezala. Faltsua izan arren, axeria hemen ere abere planttakoa! Behin bazen bele bat: Bele bat beltza Pika bezen ohoina Bainan zozoa! Hartu zuen gasna bat Gasna bat gaitza Ardi esnez egina Bainan gozoa! Zurxuri baten punttan Punttaren punttan, Gure belea zagon Nola gasna jan! Axeri bat ttapattan, Ttapa tta pattan, Zurxurira jin zaion Gosea tripan! Egun on, bele jauna, Oi zure soinua! Kanta hain eder balitz, Zinez dautzut hitz: Ez litake xoririk Ez, ala fede, Ederrez joan lironik Zuri, jaun bele! Bele jaunak orduan, Ordu berean, Mokoa du ideki... Gasna erori! Axeriak ttapattan, Ttapa tta pattan, Berea ez du hetsi... Gasna iretsi! Aho legun, muttur luz, Zenbat axeri Bele gaizoen gostuz Direnak bizi!! Zenahauk? besteak dion bezala... Belea begiko zikina bezain hastiatua dela, to. Elizaren sineste zaharrak aipatzea balio ote dik? Gure Noe, bere barkuan abere kuple bat emana zuela jainkoaren haserretik ihesi, bizia lur honetan iraunarazteko. Omen, liburu zaharretan duk hori, egia beritablia!, belea, beraz, Noeren denboran, zuria omen zuan. Igorri omen zian untzitik urrun joan zedin hea lurrik aurkitzen zuen: etzelakoan itzuli belea, madarikatu zian giza gaizoak, bere buru xumeari galdatu gabe ere hea galdu zen bidean... Ondorioa? Madarikatua zela eta bele zuria belztu zela... fededun integrista batek gehi lezakek « bekatu mortala bezain beltza » bilakatu zela... Bainan belea hor duk, laborari pozoin emaileak arizan arren, bere karrankak beharrezkoa dugun lazdura hori biziaraziko dik. Gure fantasia eta ametsen munduan bazabilak, Comes marrazkilearen luma zorrotzaren puntan bezala. Hor duk ere gaiztoen seinale beldurgarria: Jainkosa kelto batek, Irlandako Morriganek igortzen baitu belea gudulekuetara, hara menturatu diren batzuen bistara agertu orduko heriotz ageri bilakatuz. Rimbaud ere, bai jalgidura guzien poeta! Egin dik ere beleetaz testu eder bat, 1871 urtean, gerla zela han bere ilmundurekin. Seigneur, quand froide est la prairie, Quand dans les hameaux abattus, Les longs angelus se sont tus... Sur la nature défleurie Faites s'abattre des grands cieux Les chers corbeaux délicieux. Armée étrange aux cris sévères, Les vents froids attaquent vos nids! Vous, le long des fleuves jaunis, Sur les routes aux vieux calvaires, Sur les fossés et sur les trous Dispersez-vous, ralliez-vous! Par milliers, sur les champs de France, Où dorment des morts d'avant-hier, Tournoyez, n'est-ce pas, l'hiver, Pour que chaque passant repense! Sois donc le crieur du devoir, Ô notre funèbre oiseau noir! Mais, saints du ciel, en haut du chêne, Mât perdu dans le soir charmé, Laissez les fauvettes de mai Pour ceux qu'au fond du bois enchaîne, Dans l'herbe d'où l'on ne peut fuir, La défaite sans avenir. Jauna, hotza delarik pentzea, Herri bazter botatuetan Anjelus luzeak ixildu direlarik... Lorez hustu inguruetan Erorarazkitzu zeru zabaletarik Bele maite gozoak. Armada berezia oihu latzekin, Haize hotzek zuen ohantzeak jazartzen! Zuek, ibai horien hegietan, Kalbario zahar bideetan, Arroila eta ziloetan Barrea zaitezte, bil zaitezte! Milaka, Frantziako landetan, Hereneguneko hilak lo direnetan, Bira zaitezte, ez ote da negua, Ibiltari bakoitzak bergogoeta dezan! Eginbidearen kridari izan hadi, Oi gure txori beltz goibela! Bainan, zeruko saindu, haritzaren puntan, Arats xarmatuan mastil galdu, Utz maiatzeko martxuka txoriak Ezin ihes eginiko belarrean Oihan zolan lotzen dituenentzat Etorkizunik gabeko galtzea. Txinako kondaira zahar baten graziarekin geldi gaitezen: honek ziok beleak sorrarazten duela egunero eguzkia, «ekhiaren ama» dela. Zergatik ez « Eguzki Amandrea»? Biba beleak!
Inter porcos |